Calendar

Apr
14
Tue
Tailerra (Bilbo) Bizikletaren oinarrizko mekanika tailerra
Apr 14 @ 18:00 – Apr 22 @ 20:00
Apr
21
Tue
Hitzaldia (Bilbo) Patologías de la polución. ¿Qué enfermedades provoca el aire que respiramos?
Apr 21 @ 19:00 – 20:00

Hizlaria: Antonio Palomar, medikua eta osasun-hezitzailea.

Sintasia: Airearen kutsadura da gaur egun osasun publikoko arazorik garrantzitsuenetako bat, bai munduan, bai Euskadin. Izan ere, hilkortasun gehien eragiten duen bigarren faktorea da, 8 milioi heriotza baino gehiago maila globalean.

Hitzaldi honetan Europar Batasunean, Espainiako Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan arazoaren garrantzia aztertuko dugu. Airearen kutsatzaile garrantzitsuenen artean daude nitrogeno oxidoak, partikula mehe eta ultrafinak esekiduran, karbono monoxidoa, SO2, ozonoa, kutsatzaile organiko lurrunkorrak eta metal astunak. Europar Batasunak baimendutako gehieneko mailei eta Osasunaren Mundu Erakundeak aholkatutakoei buruz hitz egingo dugu.

Era berean, toxina horien iturri nagusiak zein diren zehaztuko dugu, batez ere errekuntzako ibilgailuen trafikoak eta hiriko beste iturri batzuek igorritakoak, eta kutsadura atmosferikoak eragindako patologien zerrenda gero eta zabalagoan sakonduko dugu.

Antolatzailea: Sumendi

Laguntzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia