Hitzaldia (Bilbo): Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.

Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.

Gure ustez, espazio egokia litzateke, indarrean dagoen eskumen-esparruaren barruan, giza eskubideak betetzeko bidean aurrera egiteko, enpresen nazioartekotzearen eremu estrategikoan. Eta hori, gainera, aliantza publiko-sozialaren logikan egitea, herritar antolatuei pisu espezifikoa eta elkarrekin erabakitzeko gaitasuna emateko.

Beraz, zuekin partekatu nahi genuke proiektua, eta mugimendu ekologistekin antolatu dugun hitzaldian parte hartzera animatzen zaituztegu.

Azaroaren 24an, arratsaldeko 18:00etan, Ekoetxean (Pilota kalea 5 Bilbo)

TransnazionalakGizaEskubideakZentroa

  • Twitter
  • Facebook