Category Archives: Plataforma

G7, ez hemen, ez inon!

Gipuzkoan eta Bizkaian ere martxan da jada G7 gailurraren aurrean bestelako jendarte eredu baten alde antolatu eta borrokatzeko! Hemendik aurrera dinamika indartsua hastera goaz eta. Eredu neoliberalaren aurrean Euskal Herrian argi dugu nolako hiriburuak eta nolako herriak nahi ditugun, nolako mundua nahi eta amesten dugun.

Aurreskua Gernikako eukaliptopean

Kolore Guztietako Basoak, bertoko basoa berreskuratzeko eta egungo basogintza intentsibo eredua gainditzeko lan egiten duen plataformak, jolas egiteko, kritikarako eta dibulgaziorako egun bat antolatu du azaroaren 24an. Ekitaldia Gernikan ospatuko da, eta helburua da eukaliptoak dakartzan arriskuak ikusaraztea. Beste kontinente batean jatorria duen espezie horrek ingurumena larriki kaltetzen du, batez ere, Bizkaiko hainbat herritan gertatzen den bezala, hektarea askotako monolaborantzarekin.

BERTOKO BASO EKOIZLEAK: Alternatibarik onena Euskadin onddoek eragindako pinu landaketen heriotza masiboaren aurrean

Dagoeneko badakigu Kalifornian jatorria duen Pinus radiata landaketa intentsiboek kolapsoa eragin dutela Bizkaiko paisaian.

Aurreikuspenen arabera, bost urteren buruan pinu landaketa ia guztiak (70.000 ha baino gehiago Bizkaian) pinuen osasuna erabat kaltetzen duten honako hiru onddoek jota egongo dira: Banda gorria, Banda marroia eta Fusarium. Bizkaiko ekialdean nabarmenagoak dira eragindako kalteak eta mendebalderantz hedatzen ari dira bizkortasunez. Gainera, arraseko mozketek eragiten duten lurzoruaren galerak, etorkizuneko landaketen hazkuntza moteltzea, ahultasuna eta errentagarritasuna txikiagotzea dakartza.

Kaleko ekintza batek militarismoan egiten den gero eta gastu publiko handiagoa salatu du Aldundiaren Jauregian

Eragozpen fiskalerako kanpaina babesten duten antolakundeek, kanpainari hasiera emateko, aurrera eraman duten ekintza ikusgarri hau parodia bat izan da, eta irudikatu du nola erabiltzen duten erakundeek errenta-aitorpenean bildutako herritarren zergen zati bat alde sozialetik bidegabe eta kaltegarriak diren hainbat helburutarako, hala nola gastu militarretarako, AHT eta antzeko makroazpiegituretarako edo banku-erakundeak erreskatatzeko.

Ekintza salaketa BBVAren Akziodunen Batzarrean

Gaur, 2018ko martxoaren 16an, ostirala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile batzuk, ekintza bat egin dute “gerra hemen hasten da” lemapean gerrarik ez! banderolak erakutsiz. Ertzaintza eta BBVAko segurtasun zerbitzu pribatuek ekintzaileak bota egin dituzte, gero atxikitu eta identifikatzeko.

Ekologistak Martxan viaja a Galicia para presentar el informe sobre el lindane

  Ekologistak Martxan viaja a Galicia para presentar el informe sobre el lindane En su visita a Pontevedra, el grupo ecologista mantendrá un encuentro con vecinos y vecinas de O Porriño, localidad afectada por toneladas de vertidos de HCH. El representate de Ekologistak Martxan y coordinador general de la campaña estatal contra el lindano de […]

Mezu antinuklearra Iberdrolako lasterketan sartu da

Garoñako Santa Marian gerta litekeen istripu nuklearraren aurrean egindako simulakroak izan duen parte-hartze arrakastatsua kontuan hartuta, Garoñaren Kontrako Foroak Iberdrolaren jarrera aldaketa modu positiboan baloratzen du. Simulakroaren jarraipena erabatekoa izan da eta guztiz jendetsua.

Hamar urte beranduago, BBVAren etekinek odolez zikinduta jarraitzen dute

Bilboko Euskalduna Jauregian urtero egiten den BBVAren Akziodunen Batzarra dela-eta, bankuaren jarduna salatzeko ekintza bat burutu du BBVAren aurkako Plataformako ekintzaileen multzo batek. Bankua salatzeko moduko jardueretan nahasita dagoela eta etekinak eskuratzeko praktika deitoragarriak gauzatzen dituela salatu du ekintzaileen taldeak. Hori dela-eta, eta BBVAren etekinak odolez zikinduta daudela sinbolizatzeko, hainbat aktibistak pintura gorria jaurti diote […]

EAEANk onartu egin du Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Erreserba kudeatzeko onetsi zuen dekretuaren aurka jarritako helegitea

Urdaibaietz plataforma ekologistaren iritziz, Eusko Jaurlaritzak ausarkeriaz jokatu du hainbat puntutan legezkotasuna urratuta.

Joan den urtarrilaren 30ean, Urdaibaietz plataforma ekologistaren legezko ordezkariek helegitea jarri zuten Eusko Jaurlaritzak 2016ko iraileko hauteskundeak eta bi egun geroago onartu zuen dekretuaren kontra, jarduneko zegoenean onartu ere, hau da, Eusko Legebiltzar berria oraindik eratu gabe

Euskal Herriko gehiengo politiko, sindikal eta sozialak, Garoña ixtea Estatuko gobernuarekiko negoziazioetan lehentasunezko puntua izan dadila eskatu du

Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek elkarretaratzea egin du gaur Euko Jaurlaritzak Bilbon duen Ordezkaritzaren aurrean, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea esijitu eta Eusko Jaurlaritza eta Estatu zentralaren arteko negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.

Ekologistak Martxanek bat egiten du urtarrilaren 21eko CETAren aurkako mobilizazioekin

Urtarrilak 21ean CETAren aurkako mobilizazio eguna Hendaia/Irun, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. Europar Parlamentuak akordioa bere osotasunean bozkatuko du osoko bilkuran otsaileko lehenengo egunetan. Kartela ikusi Manifestua EHTTIP EZ kanpainak eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Gutunak deituta ‘aterkien’ elkarretaratzeak antolatu dira datorren […]

Europako Parlamentuak Oiolako urtegiaren egoera aztertuko du

Oiolako Urtegiaren Deskonexiorako Plataforma (OUD) Bruselan egongo da datorren astelehen eta asteartean, Irabazi Barakaldo eta EH Bilduko zinegotziekin batera, Lindanoz kutsatutako urtegiaren arazoa Europako Parlamentuko Eskaera Batzordean aurkezteko eta behin betiko konponbidea eskatzeko. Kolektiboa, Europako Arartekoaren bulegoko ordezkariekin, Europar Komisioaren Ingurugiro Zuzendariarekin eta EP-an ordezkaritza duten alderdi guztiekin bilduko da.