Category Archives: Bizkaia

Ekologistak Martxan taldeak Santo Domingoko zabortegian lindanoa dagoela salatu du

Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, Alto de Santo Domingon dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina haren substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.

BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude

Gaur goizean, 2008tik ohikoa den bezala, BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta (urtero egiten da, Bilboko Euskalduna Jauregian), BBVAren aurkako Plataformako ekintzaile talde batek ekintza bat burutu du banku horrek irabaziak lortzeko egiten dituen jarduera batzuk salatzeko.

Bolintxuren aldeko manifestazioa Bilbon zehar

‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.

Glefaran-i buruz Ekologistak Martxan Bizkaiaren jarrera

Ekologistak Martxan-ek ulertzen du, halaber, herritarren osasunerako eta bizitzeko eskubideak lehentasuna izan behar duela edozein jarduera ekonomikotan, eta eskubide horiek bermatzea erakunde guztien lehentasunezko betebeharra dela. Agintariek eraginkortasunez egin behar dute informazioaren kontrolean eta gardentasunean, eta zuhurtasun-printzipioa aplikatuz, interes ekonomikoen gainetik.

ECOEMBES eredua agerian jarriz, ontzien kudeaketa eraginkor baten alde.

Guztion ahotan daude jada “larrialdi klimatikoa” eta “krisi ekologikoa”, Madrilen ospatu berri den COP25ean ere onartu dute “gure bizitza arriskuan dagoela eredua aldatu ezean”. Horren aurrean aukera bi ditugu, aldaketa modu ordenatuan burutu edo errealitateak gaindituta zaplasteko baten bidez.

Gure bizitza multinazionalen menpe!

Transnazionalak gure bizitzaren jabe egin dira. Black Fridayaren atarian gauden honetan, Amazonen planta bat ireki berri dute Trapagan. Ez da kasualitatea. Baina nola eragiten dute Amazon bezalako transnazionalek gure eguneroko bizitzan?

Ekologistak Martxan taldeak Bilboko Elizbarruti-Mutualia-Murias proiektua geldiarazteko errekurtsoa jarriko du

Ekologistak Martxan-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan kokatuta dagoen, Barrainkua, Heros eta Lertxundi kaleek mugatutako lursailaren, 2019ko otsailaren 28ko Bilboko Udal Osoko Bilkurak onartutako eta 2019ko uztailaren 10eko BOBeko 131.zenbakian argitaratutako xehetasun-azterketa (2018-062070 fitxategia) onartzeko akordioaren aurka administrazioarekiko auzi-prozesua aurkeztu du, legeak eskatzen duen Ingurumen-ebaluazio estrategiko azterketarik ez dagoelako.

Getxo: ingurumenaren suntsiketa berria paella egunean.

Beste behin ere, Getxoko paella lehiaketaren harira salaketa publikoa egin beharrean gaude, urtean joan eta urteak etorri gauzak ez baitira ezer aldatzen “Bronx”eko ingurunean, hau da, izugarrizko triskantza egiten dute egun horretan Udalaren zeharkako babesarekin heri lurrak ez direnaren aitzakitan. Paradoxikoa bada ere, Udalak berak ingurune hori babesteko konpromezua hartua du bere antolaketa planetan.

Klima Larrialdia eztabaidagai Berango eta Sopelan

Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan it osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Klima larrialdiaren aldeko Aliantza ehun taldek baino gehiagok (eta egunetik egunera talde gehiagok) osatzen dute.