Klima Larrialdia eztabaidagai Berango eta Sopelan

Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan Klima Larrialdirako Aliantza osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Bieta, Elkarrekin-Podemos udal taldeak erraztu du eztabaidara osoko bilkurara iristea. Gure asmoa udaletako osoko bi bilkurak jendez bete beteta egotea da. Oso garrantzitsua da etortzea. Zatoz eta zabaldu.

Mozio eredua: PDF

Hemen Sopelan aurkeztatutako mozioa:

Klima Larrialdia eztabaidagai
Datozen uztailaren 23an eta 24an Berango eta Sopelako udaletako osoko bilkuretan it osatzen duten taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da. Aliantzak proposatutako mozio hau Bizkaian legegintzaldi honetan eztabaidatuko duten lehen bi udalak izango dira Berango eta Sopela. Bieta, Elkarrekin-Podemos udal taldeak erraztu du eztabaidara osoko bilkurara iristea.

Klima larrialdiaren aldeko Aliantza ehun taldek baino gehiagok (eta egunetik egunera talde
gehiagok) osatzen dute. Horien artan kolektibo ekologistetako eta herri mugimenduko taldeak biltzen dira (zerrenda osoa, amaieran). Aliantza honek indar metaketa bilatzen du, bizi dugun larrialdi egoerari aurre egin ahal izateko, eta, horretarako, maila guztietan ari da lanean, herri mobilizazioak zein lan politikoa eginez. Osoko bilkurari eta talde politikoei zuzenduko zaie Aliantza, batetik, bizi dugun Klima Larrialdi egoera aintzatetsi dezaten, bigarrenik, aurkeztutako mozioa onar dezaten eta, azkenik, moziotik eratorritako neurriak martxan jar ditzaten. Planeta eta izaki bizidunak arrisku larrian daudela onartzea eskatzen die Aliantzak udalei. Izan ere, daramagun noranzkoak munduko ekosistemen ugariren desagerpenera garamatza, IPBES erakundeak biodibertsitatearen egoeraren inguruan eta IPCCk 1,5 oC-ko tenperatura igoeraren inguruan egindako txostenen arabera. Milioi bat espezie mehatxaturik daude gizakiaren jarduna dela-eta, eta, klima aldaketari dagokionez, atzera bueltarik gabeko puntuaren atarian gaude.

Krisi ekologiko eta zibilizatorioari entzungor egiteak milioika pertsonen heriotza suposa dezake, bai eta gure bizitzarako ezinbestekoak diren espezieen desagerpena ere. Alderdi politikoak emergentzia onartzen ari dira, eta horren aurrean udal taldeei ere emergentzia egoera onartzea eta horren inpaktuak murrizteko lan tinko eta etengabearen aldeko apustua egin dezaten eskatzen die Aliantzak. Udal Batzek aurrerapausoa eman dezatela espero dugu, mozioa onartzea eta herritarrentzako hain garrantzitsua den lanarekin hastea.

Eztabaida hori Bizkaian mahairatzen den lehen aldia izanen da hau. eta aukera bikaina dute Sopela eta Berangoko udalek aitzindari izateko eta gainontzeko udalerriei posizionatzera animatzeko. Bizkaiko eta Estatuko beste udaletan ere mozioak aurkezten jarraituko du Aliantzak.

Klima larrialdiaren aldeko Aliantza:
1. 15M León
2. 2020 Rebelión por el Clima
3. 350 Barcelona
4. Acción Clima (Pamplona-Iruñea)
5. ACDESA-PV
6. ADEGA ( Asociación para a Defensa Ecolóxica de Galiza)
7. Amigos de la Tierra
8. Animavida, asociación protectora de animales y medio ambiente
9. As.Vecinos Barrio Orriols-Rascanya
10. Asociación Cultural Vacaciones en Siberia
11. Asociación de Moda Sostenible de España
12. Asociación Despierta
13. Asociación Ecología y Educación para un Ciudad Sostenible – Transitando
14. Asociación Economías BioRegionales
15. Asociación Enteroambiente
16. Asociación Kunterbunt kluges Design
17. Asociación protectora de animales Sacrificio Cero León
18. Asociación Valenciana de Ingeniería Sin Fronteras
19. Assamblea de dones d’Alaquàs
20. Associació Godella Natura
21. B2Fabric
22. Batïq, cooperativa de arquitectura, urbanismo y diseño
23. Biziz Bizi Asociación de Ciclistas Urban@s de Bilbao
24. Butroi bizirik
25. Cádiz por el Clima
26. CGT
27. CGT-MCLMEX
28. Climate Reality Project
29. Comisión 0’7% PIB de Daimiel
30. Confederación de Consumidores y Usuarios (CECU)
31. Confederación Intersindical
32. Contra el Diluvio
33. Cooperativa Lluriga
34. Democràcia en Verd
35. EA26
36. Ecologistas en Acción
37. Ecologistas en Acción La Rioja
38. Ecooo
39. Ecopolítica
40. Educación Ambiental – EA26
41. Eguzki
42. Ekologistak Martxan
43. EkoOn44. Entrepueblos
45. Euskal Gune Ekosozialista
46. Extinction Rebellion Spain
47. Fashion Revolution España
48. Federación Regional de Asociaciones Vecinales de Madrid /FRAVM)
49. Federación STECYL-i
50. FENT CAMÍ
51. Fent Camí
52. Foro Transiciones
53. Fridays for Future
54. Fundación Hugo Zárate para el desarrollo del Movimiento Ciudadano
55. Fundación Lurgaia Fundazioa
56. Fundación Vida Sostenible
57. FUNDEM-FUNDACIÓN ENRIQUE MONTOLIU
58. Greenpeace
59. Gueñes BIZIA plataforma
60. Gure energia
61. IES Las Américas (Parla)
62. InspirAction
63. Interkonexio Elektrikorik Ez
64. Intersindical Región Murciana
65. Intersindical Valenciana
66. La Ecoaldea UCM
67. La Textilería (colectivo de moda sostenible)
68. La Transicionera (Sevilla)
69. Los Verdes
70. Madres por el clima
71. Meatzaldea Bizirik
72. Movimiento de Mujeres Democráticas de Buñol.
73. Mujeres con Energía
74. Mundubat
75. Observatorio de Ecología Política de ATTAC
76. Observatorio de la Sostenibilidad
77. ONGAWA
78. Organización de Mujeres CI
79. Permacultura Huerta-Jardín del Boticario
80. Plataforma por un Nuevo Modelo Energético
81. Plataforma Salvemos los Árboles de Bailén y el Parque Central
82. Plataforma Tanquem Cofrents
83. Red de Mujeres por una Transición Energética Ecofeminista
84. Red Ecofeminista
85. Red Ibérica de Ecoaldeas
86. Revo Prosperidad Sostenible
87. S.C.A. Molino de Guadalmesí
88. Sagarrak89. Semilla Monte Alegre
90. SEO BirdLife
91. SICOM – Solidaritat i Comunicació.
92. SLOW FASHION NEXT
93. Som Sindicalistes Balears
94. Stei Intersindical
95. Sustenta
96. Teachers for Future Spain /Profes por el Futuro
97. Unión SIndical Obrera (USO)
98. València Saludable
99. WWF
100. Xenergia. Mujeres con Energía
101. Xúquer Viu

  • Twitter
  • Facebook