Tag Archives: Manifestación

Elikadura burujabetzaren alde eta makroetxaldeen aurkako manifestazioa

Nafarroan lur emankor, ur erreserba eta klima anitz ditugu, askotariko elikagai- sistema biologikoak, jasangarriak eta bertakoak edukitzeko toki ezin hobea da, gainera datozkigun krisi klimatikoei, energetikoei eta elikagaien krisiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, egun planetaren muga biofisikoen eta gure ekosistema propioaren kontrako norabidean goaz axolagabean.

Sakeoari Ez. Derecho a la Energía

Gaur Pobrezia Energetikoaren aurkako egunean, “Sakeoari Ez, Derecho a La Energía” izendatu dugun dinamika aurkeztu dugu, inguruetako hainbat kolektibo ekologista, sindikatu, auzo elkarte, etxebizitza sindikatu eta gazte eragilerekin. Ekimen honen helburu nagusia azken hilabeteotan bizi dugun argindarraren prezioaren igoera salatzea da.

COP26 Aldaketaldia plataformak jarduera ugari egingo ditu azaroaren 12ra arte

Azaroaren 12raino Glasgowen ospatuko den klima aldaktaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataformak COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die.

Bolintxuren aldeko manifestazioa Bilbon zehar

‘Proiektua gelditzea posible da oraindik’ lelopean, mila lagun ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan Supersur handitzeko proiektuari amaiera emateko eskatzeko. Orain arte egindako obrek dagoeneko 15 hektarea baso suntsitu dituzte Seberetxe inguruan, Interes Komunitarioko hainbat habitat barne, eta bide hori jarraituz gero, Bolintxuko haraneraino iritsiko dira, hadu da, Pagasarriko mendiguneko harribitxira.