Valle de Odieta eta HTN Caparrosoko enpresek kutsatzen jarraitu zuten 2022an

Irailaren 21ean deklaratu zuten Tafallako Epaitegian HTNko zuzendariek aurretiazko eginbideetan, 2021eko otsailean eta martxoan Valle de Odieta makrogranjaren eta HTN biometanizazio plantaren inguruan izandako kutsadura gertakari larriengatik. Gertakari honen ondorioz, Aragoiko eta Argako Behe Tarteetako Kontserbazio Bereziko Eremua larri kutsatu zen.

  • Twitter
  • Facebook

Autorik Gabeko Eguna ospatzen da gaur, atzera bueltatzeko mehatxuarekin

Mugikortasunaren Europako Astea bi hamarkadatan baino gehiagotan ospatu ondoren, erakunde sozialek eta ekologistek berretsi dute airearen kutsadurak giza osasunerako dakarren arriskua; izan ere, urtero 300.000 pertsona hiltzen ditu Europan, eta 30.000 espainiar estatuan.

  • Twitter
  • Facebook

Europako Batzordeak glifosatoa 2033ra arte baimentzea proposatu du

Europako Batzordeak proposatu du glifosatoa 2033ra arte baimentzea. Estatu kideak garaiz daude naturari eta giza osasunari eragiten dion proposamen horren aurka bozkatzeko.
EBko estatu kideek ostiralean eztabaidatuko dute proposamena, 09/22an, eta urriaren 12an bozkatuko dute.

  • Twitter
  • Facebook

[Iritzia] Interes ekonomiko orokorreko zerbitzua

1997an, energia merkantzia bihurtu zen, eta haren prezioa merkatuaren aldaketen mende geratu zen. Eta 2013tik ez da funtsezko zerbitzutzat ere hartzen, interes ekonomiko orokorreko zerbitzutzat baizik. Horrek esan nahi du energia, bizitza duinak garatzeko eta gizarte oro eratzeko ezinbesteko hornidura (bere ekoizpen eta kontsumo eredua, ekonomia, geopolitika…), gizarte-sektore ahulenen irismenetik kanpo gera daitekeela.

  • Twitter
  • Facebook

Irailaren 15ean kalera ateratzeko deia egin dute talde ekologistek, erregai fosilen amaiera eskatzeko

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua.

  • Twitter
  • Facebook

Elkarlan uholdea izan da Aste Nagusia, baina lokatzik ere izan dugu

Bilboko Konpartsek eraso sexistak, nagusikeria poliziala eta tarteka gorabeheratsua izan den Udalarekiko elkarlana nabarmendu dituzte, alderdi negatiboan, aurtengo Aste Nagusitik. Halere, balorazio positiboa egin dute partaidetzari, ekintza berriei eta herriaren harrerari begiratuta.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan elkarteak Arabako hainbat herritan enara eta enara azpizuri habiak suntsitu izana salatu du

Uda honetan habiak suntsitu izanaren salaketak jaso dira Argomanizen eta Urarten. Bi espezieak Babes Bereziko Erregimenean dauden Basa Espezieen Zerrendan sartuta daude, eta, beraz, delitua da habiak suntsitzea. Arau-hauste larritzat hartzen da, eta 200.000 eurora irits daitezkeen isunak ezartzen zaizkio. Beharrezkoa da herritarrak informatzea eta kontzientziatzea hiriko hegazti intsektujaleak babesteko beharraz.

  • Twitter
  • Facebook

Aste Nagusian, erasorik ez!

Aste Nagusian zehar  gertatzen diren erasoen aurrean Bilboko Konpartsok gure jarrera oso argi dugu: JAIETAN GERTATZEN DIREN MOTA EZBERDINETAKO ERASOAK ONARTEZINAK DIRA, ETA GUZTION ARTEAN AURRE EGIN BEHAR DIEGU.

  • Twitter
  • Facebook