Eskerrik asko 2023ko Aste Nagusian Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosna posible egiteagatik

Dagoeneko jaietako egun biziak gainditu ditugunez, Bizizaleak Konpartsa Ekologista-Ekologistak Martxan-ek eskerrak eman nahi dizkizuegu Bizizaleak-en txosnara hurbildu zareten guztioi, eta festetan zehar muntaketan zein txandetan lagundu diguzuenoi.

Eskerrik asko Aste Nagusian Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosnan parte hartzeagatik!

Zuek gabe, hau ez litzateke posible izango.

 

Beti bezala, txupinazoa baino egun batzuk lehenago hasten da lana. Muntaketa egunak lan gogorrez, ilusioz eta talentu handiz beteta daude! Aurten Willy Drola eta Kilowatt fabrika ekarri ditugu. Zuen negozioa, gure miseria!

 

Txosna prest dagoenean, txupinazoa dator… Aste Nagusia 2023 hasi da!!

 

Aurten berritasunen bat edo beste izan dugu, eta hori geratzeko dator. Bizizaleak konpartsak txupitozko edalontzi berrerabilgarrien aldeko apustu sendoa egin du. Horrela, SinKuartelekin batera, aitzindariak gara jaietan hondakinak murriztearen aldeko apustuan. Espero dugu edalontzi mota honen erabilera datozen urteetan gainerako konpartsetara zabaltzea eta horrela hondakinak eta aztarna ekologikoa murrizten jarraitzea jai herrikoiez gozatzen dugun bitartean.

 

Urtero bezala, Bilboko Konpartsek eta Trianguneak antolatzen dituzten ekintzetan denak emanda hartzen dugu parte!

Bizizaleak Konpartsa Ekologistak taldeak  Miren Basalduari, gure kide nekaezin eta borrokalariari, omenaldia egin nahi izan dio. Txosna oso ondo zainduta egon da, bere irudi irribarretsuarekin, hain gustuko zuen festaz gozatzen ikusi gaitu. Ez zaitugu ahazten. Gure Miren, ezinbesteko amorrua!

 

 

Baina gauza on guztiek amaiera ere badute. Jaietako egunetan egindako lana bukato ondore, azken bultzada eta egunik gogorrenetako bat dator. Bizizaleak txosna ekologistaren desmuntaketa!

Horregatik gogoratu behar dira konpartserak, azken ahalegina egin baitute txozna behar bezala erauzi eta gordetzeko, 2024an berriro muntatu ahal izateko.

 

 

Mila esker guztioi! Datorren urtean ikusiko dugu elkar!

  • Twitter
  • Facebook