Euskadik erregai fosilekiko duen mendekotasuna eta izan ditzakeen konponbideak hurrengo asteetan eztabaidatuko dira
Datorren maiatzaren 2an hasiko da “Euskadi erregai fosilekiko menpekotasuna: konponbideak eta erronkak” izeneko eztabaida-zikloa. Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Greenpeace, Jauzi Ekosoziala, Mehatzaldea Bizirik, Euskal Gune Ekosozialista eta Sukar Horia.