Erakunde ekologistek Natura Ondarearen Plan Estrategikoa hobetzea eskatzen dute, Munduko Esparrua betetzen dela ziurtatzeko eta hemendik 2030era bitartean biodibertsitatearen galera geldiarazteko

Urriaren 21etik azaroaren 1era, Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Alderdien Konferentzia (COP16) egingo da Calin, Kolonbian. Konferentzia horretan, 2022an Kanadan onartutako Kunming-Montreal Biodibertsitatearen Munduko Esparruan adostutakoaren ezarpena eta jarraipena berrikusiko da.

  • Twitter
  • Facebook

Urriaren 10ean turismoaren eragina aztertuko dugu Bilbon

Bilboko egungo egoera aztertzeko asmoz, Ekologistak Martxan-ek, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Civercity Ikerketa Taldeak (UPV-EHU) jardunaldi bat antolatu dute turismoak Bizkaiko hiriburuan izango duen eraginari buruzko hainbat ikuspegi islatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Sagarrak – Ekologistak Martxan taldeak alegazioak aurkeztu dizkio udal hondakinak erraustetik sortutako zepak balorizatzeko dekretuari

Sagarrak-Ekologistak Martxan talde ekologistak argitara eman ditu Eusko Jaurlaritzaren 2024ko ekaineko Dekretuaren zirriborroari aurkeztutako alegazioak. Dekretu horren bidez, udal hondakinen eta antzeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezarri zen, ondoren bigarren mailako agregakin gisa erabiltzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Palestinaren aldeko Borroka Eguna

Ecologistas en Acción taldeak bat egin du Palestinaren aldeko Borroka Egunaren deialdiarekin, “Bizian inbadi dezagun, ez armetan. Genozidioaren eta apartheidaren amaieragatik”.

  • Twitter
  • Facebook

Mugikortasunaren Europako Astea eta karramarroak

Mugikortasunaren Europako astea mugikortasun iraunkorra bultzatzeko unea izan beharko litzateke. Aurtengo leloak, “Espazio publiko partekatua”, hirietako espazioaren ia % 70 autoek, zirkulazioan daudenek edo aparkatuta daudenek okupatzen dutela salatzera garamatza.

  • Twitter
  • Facebook

Herritarren kontzientziazioa, elkartasuna eta giro ona Aste Nagusi gazi-gozoan

Bizizaleak konpartsan hasierako Aste Nagusiaren balorazio positiboa egiten dugu, parte hartze handia eta giro ona nagusitu direlako. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez izana, eguerdiak eta arratsaldeak oso animatuak izan dira, eta Bilboko Konpartsen eta Trianguneko egitarauak jarduerak izan ditu adin guztietako pertsonentzat. Gure konpartsak erdigunean jarri du mezu ekologista, txosnaren dekorazio biziari eta koloretsuari esker, aldarrikapen politikoak ahaztu barik.

  • Twitter
  • Facebook

[Gutuna] Errausketarik ez!

Bergarako erraustegiaren proiektua 2021ko ekainean hasten da, Valogreen enpresak Bergarako Udalari eta Eusko Jaurlaritza berari gezurrak esanez. Bergarako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta Eusko Jaurlaritza ez errespetatuz hasi zuten ibilbidea, eta beraien jarduera karga mineralak ekologikoki ekoizteko zela esanaz, ondoren beste bi jarduera desberdin adierazi bazituzten ere.

  • Twitter
  • Facebook

Zubietako erraustegiaren aurkako giza katea Kontxan irailaren 8an

Errausketaren Aurkako Mugimendua aurten ere mobilizatuko da Donostiako Estropaden egunean. Donostiako eta, oro har, Gipuzkoako jendearentzako egun handia den horretan giza kate batekin azalduko dugu gure protesta Zubietako Erraustegiaren kontra eta salatzeko hondakinen kudeaketan bereziki Donostiako udala egiten ari den kudeaketa negargarria.

  • Twitter
  • Facebook

Adiorik ez, Mikel!

Abuztuak agur goiztiar eta mingarria uzten digu. Mikel Isasi gure lagun eta kamaradak utzi gaitu. Zutik, Gorripidea, Txomin Barullo eta Hikaateneo familiako militantea, urte askoan Komite Antinuklear eta Ekologistetan eta EKI talde ekologistan kide izandakoa.

  • Twitter
  • Facebook

Baso-soiltzea: suaren espirala basoetan

Baso-soiltze globala suteak udan pizten dituen txinpartetako bat da: klima erregulatzen duten basoak suntsitzen ditu, eta berotze globala eta baso-suteen maiztasuna eta intentsitatea handitzen laguntzen du.

  • Twitter
  • Facebook

Triangunea Aste Nagusia 2024rako jardueraz beteta dator

Urtero bezala, Aste Nagusiaz gozatzen egongo gara Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren txosnan, Triangunean.

Sinkuartel Konpartsa Antimilitarista, Mekauen Konpartsa Internazionalista eta Bizizaleak Konpartsa Ekologistaren laguntzari esker, hogei bat jarduera prestatu ditugu adin guztietarako.

  • Twitter
  • Facebook

Araztegiko lohien kudeaketa Tuteran zentralizatzeari ez

Ecologistas en Acción Nafarroak alegazioak aurkeztu ditu Tuterako araztegian lohiak kudeatzeko proiektuaren aurka. Gure elkarteak bere egiten ditu Sustrai Erakuntzak prestatutako alegazioak eta ingurumenaren alde egindako lana eskertzen du.

  • Twitter
  • Facebook