Herritarren kontzientziazioa, elkartasuna eta giro ona Aste Nagusi gazi-gozoan
Bizizaleak konpartsan hasierako Aste Nagusiaren balorazio positiboa egiten dugu, parte hartze handia eta giro ona nagusitu direlako. Nahiz eta eguraldiak lagundu ez izana, eguerdiak eta arratsaldeak oso animatuak izan dira, eta Bilboko Konpartsen eta Trianguneko egitarauak jarduerak izan ditu adin guztietako pertsonentzat. Gure konpartsak erdigunean jarri du mezu ekologista, txosnaren dekorazio biziari eta koloretsuari esker, aldarrikapen politikoak ahaztu barik.