Supersur autopistaren handitzearen kontrako mendi-martxa Bolintxu ibarrera.

When:
2019-03-23 @ 9:30 – 14:30
2019-03-23T09:30:00+01:00
2019-03-23T14:30:00+01:00
Where:
Plaza Zabalburu

Martxoaren 23an, larunbata, Supersur autopistaren handitzearen kontrako mendi martxa  egingo dugu. Topalekua Bilboko Zabalburu Plazan izango da 9:30etan.

Supersurra Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek:

  • 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko.

  • Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du.

  • Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Irteera honen bidez Bolintxu ibarraren balore naturalak, Supersur handitzearen ibilbidea eta autobide honek sortutako inpaktu latzak ezagutuko ditugu.

Apuntatzeko: Juan: 656.795.105 eta Oskar: 675.703.080

Antolatzailea: Ampliación Super Sur Ez! Plataforma.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu! SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!

  • Twitter
  • Facebook