Ekozinemaldia: Bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak (Bilbo)

When:
2019-03-26 @ 18:00 – 21:00
2019-03-26T18:00:00+01:00
2019-03-26T21:00:00+01:00
Where:
Bilborock
Mesedeetako Kaia 1

Ekozinemaldiaren bigarren eguna Bilbon (egitarau osoa hemen)

MARTXOAREN 26AN, ASTEARTEA, 18:00ETAN, bizitza eta naturaren alde egiten duten emakumeak jarriko ditugu solasean. Batetik, El Salvadorreko VIDALINA MORALES (Euskal Herritik biran dagoena, kartela ikusi hemen) ekintzailea eta SILVIA FEDERICI ikertzaile feminista eta marxista ekarriko ditugu Bilborockera. Vidalina Moralesek metal meatzaritzaren aurkako borrokan buru izan zen, hainbat emakumerekin batera, hamarkada bat baino gehiagoz. Haien borrokari esker, munduan meatzaritza mota horren aurkako lehe legeria onartu zen. Lan hori azaltzen du proiektatuko dugun dokumentalak, No tenemos miedoSilvia Federicik Calibán eta sorgina edo Soldataren patriarkatua bezalako obra bikainen egilea da. Bestetik, Euskal Herriko hiru ekintzaile izango ditugu, haien borrokak ikuspuntu ekofeministatik azal diezazkiguten. Muskizko Coke Ez koordinadorako SARA IBÁÑEZ, Ekologistak Martxaneko ROSA LAGO eta Errekaleor Bizirik kolektiboko ESTITXU VILLAMOR izango dira.

No tenemos miedo. 22 min.
Zuzendariak: Glenda Alexandra Castro, William Alberto Gómez, Kevin Guzmán.
Filma gaztelaniaz proiektatuko da. Solasaldia euskaraz eta gaztelaniaz  izango da
(aldibereko itzulpenarekin).

Bilboko egitarauaren antolatzaileak: Tradener, Ekologistak Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, UPV-EHU eta Ongi Etorri Errefuxiatuak.

Informazio gehiago: http://ekozinemaldia.blogspot.com

  • Twitter
  • Facebook