“PATAGONIA EN BICICLETA:AL SUR DEL SUR” ARGAZKI EMANALDIA

When:
2016-04-15 @ 19:30
2016-04-15T19:30:00+02:00
2016-04-15T20:00:00+02:00
Cost:
Free
Contact:
Biziz Bizi Elkartea
Marta eta Javi, Biziz Biziren kideek, Txileko Santiago eta Puerto
Natales lotu zituzten hiru hilabete eta erdi eta 3500 km eginda.
Hitzaldi honetan gurekin partekatu nahi dute bizikleta bidaia horretan
bizi izandakoa, beti hegoalderantz, Andeetako mendilerroa behin eta
berriro zeharkatuta, Errepide Austral mitikoa tartean. Paisaiez,
jendeaz, haizeaz, errepideez, aldizkako bidaia lagunez,... hitz egingo
digute. 

IZENBURUA: "Patagonia en bicicleta, al sur del sur" 

NORTZUK: Javi Seco eta Marta Abiega 

NON: Ekoetxean, Pilota kalea 5, Bilbon 

ORDUA: Arratsaldeko 19:30ean 

OHAR GARRANTZITSUA: Ez ahaztu, ohikoa denez, amaitutakoan pikoteo
informala antolatuko dugula "de traje", hau da, norberak
ekarritakoarekin. 
NORTZUK GARA 

Javi Seco eta Marta Abiega, lehenengo eta behin Biziz-Biziko partaideak
gara. 
El Chaltén 4RRTX
Gure bidaietako esperientziak kontatzean bizikleta berari bueltatu nahi
diogu hamar urte luze hauetan berak eskaini diguna. 

Gure abentura ziklo-bidaiarien munduan 2001an hasi zen. Lagun batek
utzitako zorroekin Extremadurara abiatu ginen eta hain izan zen ederra
bidaia ordutik hona beti bizikletaz bidaiatzen jarraitu dugula. 

+Kartela ikusi

 Estatuan zehar egindako bidaiez gain hauexek ere egin ditugu besteak
beste: 

2002an Los Arribes del Duero - Avilatik - Oportora 

2003an Eslovenia 

2004an Errumania 

2005ean Turkia 

2006an Turkiako Kurdistan 

2007an Kuba 

2008an Kirgizistan 

2009an Laos 

2010ean Kanada 

2011an Peru 

2012an Tadjikistan 

2013an Chile-Argentina 

2015an Indiako Iparraldean Srinagar-Leh-Spiti Kinnaur 

Honetaz gain sei aldiz Marokon eta behin Kretan egonda gaude baita,
Javiren kasuan, Finlandian, Estonian eta Quebeken ere. 
  • Twitter
  • Facebook