Hiri-baratzei buruzko jardunaldia

When:
2016-04-22 @ 19:00
2016-04-22T19:00:00+02:00
2016-04-22T19:30:00+02:00
Where:
Ekoetxea
Pelota Kalea
5, 48005 Bilbao, Bizkaia
España
Cost:
Free

 

HUERTOS URBANOS MUY BAJA RESOLUCION.jpeg

19:00.- Hitzaldia: “La Huertaka: 3 años de proyecto social agroecológico en Barakaldo”. Hizlaria: Alfredo Rodríguez, Ekologistak Martxan taldearen kidea eta Proiekturaren bultzatzailea.

20:00.- Hitzaldia: “Auzoko Baratza Desazkundea : 5 años cultivando en las laderas de Artxanda”. Hizlaria: Pilar Esteban, Proiektuaren baratzezaina.

20:30.- Mahai ingurua.

Apirilak 22ko Lurraren Egunaren ospakizunaren harira, Barakaldo eta Bilboko hiriguneetatik gertu martxan dauden bi proiektu agroekologikoen berri eman nahi dugu; talde horietako zenbait kidek bertan egiten duten lana azalduko digute. La Huertaka, industrigunea eta Lutxana auzoaren artean dagoen berdegune batean sortu zen. Kolektiboaren ahaleginari esker, esperientzia oso aberatsa izaten ari da, herri-jakinduria bultzatuz eta hiria eta naturaren arteko lotura bultzatuz. Bere aldetik, Auzoko Baratza Desazkundea komunitateko baratze ekologiko bat da Bilboko Uribarri auzoan kokatuta dagoena, eta Desazkunde bilgunetik jaioa. Haien proiektuaren oinarrizko ideien artean hauek daude: gure elikagai propioak ekoizteko bidea sortu, kimikorik gabekoak, elikadura burujabetza zabaldu, bizimodu osasuntsuagoa eta naturarekiko arduratsuagoa zabaldu.

Sarrera librea eta doakoa

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

+ Ikusi kartela

  • Twitter
  • Facebook