Add to Calendar
When:
2016-04-15 @ 19:30
2016-04-15T19:30:00+02:00
2016-04-15T20:00:00+02:00
Cost:
Free
Contact:
Biziz Bizi Elkartea
Marta eta Javi, Biziz Biziren kideek, Txileko Santiago eta Puerto Natales lotu zituzten hiru hilabete eta erdi eta 3500 km eginda. Hitzaldi honetan gurekin partekatu nahi dute bizikleta bidaia horretan bizi izandakoa, beti hegoalderantz, Andeetako mendilerroa behin eta berriro zeharkatuta, Errepide Austral mitikoa tartean. Paisaiez, jendeaz, haizeaz, errepideez, aldizkako bidaia lagunez,... hitz egingo digute. IZENBURUA: "Patagonia en bicicleta, al sur del sur" NORTZUK: Javi Seco eta Marta Abiega NON: Ekoetxean, Pilota kalea 5, Bilbon ORDUA: Arratsaldeko 19:30ean OHAR GARRANTZITSUA: Ez ahaztu, ohikoa denez, amaitutakoan pikoteo informala antolatuko dugula "de traje", hau da, norberak ekarritakoarekin.
NORTZUK GARA Javi Seco eta Marta Abiega, lehenengo eta behin Biziz-Biziko partaideak gara. Gure bidaietako esperientziak kontatzean bizikleta berari bueltatu nahi diogu hamar urte luze hauetan berak eskaini diguna. Gure abentura ziklo-bidaiarien munduan 2001an hasi zen. Lagun batek utzitako zorroekin Extremadurara abiatu ginen eta hain izan zen ederra bidaia ordutik hona beti bizikletaz bidaiatzen jarraitu dugula. +Kartela ikusi Estatuan zehar egindako bidaiez gain hauexek ere egin ditugu besteak beste: 2002an Los Arribes del Duero - Avilatik - Oportora 2003an Eslovenia 2004an Errumania 2005ean Turkia 2006an Turkiako Kurdistan 2007an Kuba 2008an Kirgizistan 2009an Laos 2010ean Kanada 2011an Peru 2012an Tadjikistan 2013an Chile-Argentina 2015an Indiako Iparraldean Srinagar-Leh-Spiti Kinnaur Honetaz gain sei aldiz Marokon eta behin Kretan egonda gaude baita, Javiren kasuan, Finlandian, Estonian eta Quebeken ere.