Manifestazioa: Errekaleor bizirik!

When:
2017-06-03 @ 17:30
2017-06-03T17:30:00+02:00
2017-06-03T17:45:00+02:00
Where:
Andra Mari Zuria, Vitoria-Gasteiz

Gure borroka kide diren ameslari guztiei:
Errekaleor auzotik idazten dizuegu, orain dela hiru urte hamar ikasleek
abiaturiko auzo errebeldetik. Inork espero ez bazuen ere, guk geuk ere ez, auzo
oso bat biziberritu dugu hiru urte hauetan; udaletxearen gose espekulatiboa
gelditu eta gure bizitzaren jabe izateko aukera eraiki dugu 150 pertsonen artean.
Ordea, herri boterearen espresio oro, definizioz, sistemaren kontrabotere den
heinean, kontrolatua, suntsitua eta eraitsia izan behar da. Lehenengo urratsa,
maiatzaren 18an eman zuten, bortizkeriaz baliatuta auzora sartu eta auzokideok
argi gabe utzi gintuztenean, umeak eta agureak zerbitzu minimorik gabe utzi
zituztenean. Hau ez da eraso soil bat izan, berehalako desalojoaren prestakuntza
baizik.
Herri boterearen espresio guztiek jasaten dituzten erasoen aurrean, elkartasuna
dugu praktikarik eraginkor eta zentzudunena. Bada, edukiz bete behar dugu gure
borroken lokarri eta pizgarri izan den elkartasun hori; noranzko anitz dituzten
keinu, babes eta indarrak bilakatu behar ditugu gure trintxera koloretsuak. Herri
boterea gauzatzeko sortzen ditugun bitarteko guztiak suntsitzen dituzten
testuinguru honetan, ezinbestean, aukera bat bezala interpretatu behar ditugu
horrelako erasoak, herria (bere definizio zabalenean) batu eta indartzeko aukera
bezala, alegia. Ez badugu elkartasuna modu honetara ulertzen eta ez baditugu
horrelako erasoak geure sentitzen, hamarnaka Errekaleor izango dira
desalojatuak, eta ehundaka herri ekimen mehatxatuak.
Errekaleor bere sorburuan herriarena delako, ekainaren 3an deitu dugun
manifestazio internazionala zuena da, herriarena da. Hortaz, denona
defendatzera gonbidatzen zaituztegu, gure indarren fruitu diren aldarrikapen oro
txertatuz. Guk soilik, hezurdura jarriko dugu, leloa (“Guk Argi Daukagu, Herria
Bizirik!”), eta zuen aldarrikapen eta borrokez betetzean giharra gorpuztuko da.
Borroka denek bat egitea espero dugu, gaurkoan tokatu zaigun Errekaleorren
defentsaren alde. Horregatik, deialdi honen zabalpenean laguntzeaz gain,
manifestaziora bertaratzea eskatzen dizuegu, zuen lelo, elkartasun keinu eta
aldarrikapenekin batera.
Batasunak indartsu egiten gaituela erakutsiko diegu gure ametsak eraistera
datozenei!
Errekaleor herriarena delako, Guk argi daukagu, Herria Bizirik!
Errekaleor Bizirik!

  • Twitter
  • Facebook