Herri Eskola Ekosozialista

When:
2017-06-03 @ 10:00 – 14:00
2017-06-03T10:00:00+02:00
2017-06-03T14:00:00+02:00
Where:
Karmela, Fika kalea 44, Bilbo.

HERRI ESKOLA EKOSOZIALISTAREN 2. SAIORAKO EGITARAUA

Euskal industriaren trantsizio ekosoziala bideratzeko oinarrizko balioen1 inguruko hausnarketa.

LEHENENGO ATALA: 10:00-11:00

  • Eskolaren lehenengo saioaren aurkezpen laburtua. Josemanu

  • Bigarren saioaren aurkezpena

  1. Josemanu (helburuak, metodologia, zergatik aukeratu dugu Karmela saio hau egiteko…)

  2. Karmela proiektuaren ordezkariren bat (Proiektuaren aurkezpen laburra, batez ere defendatzen dituen balioak azpimarratuz)

  • Euskal Herriko industriaren erradiografia. Sindikatu baten ordezkari baten eskutik. Ezagutu ahal izango dugu industriaren garrantzia ekonomikoa, industria sektore ezberdinen garrantzia erlatiboa, emakumeen eta gazteen proportzioa langileen artean, sendotasunak eta ahuleziak trantsizio ekosoziala bideratzen hasteko…

  • Debate laburra (galderak eta argibideak).

BIGARREN ATALA: 11:00-11:45

  • Bigarren atalaren aurkezpen laburra: Zergatik balioen inguruko eztabaida da horren garrantzizkoa? Mikel Casado.

  • Zein balio daude Instituzioek sustatu nahi duten robotikan eta automatizazioan oinarritutako birmoldaketa industrialaren atzean? Iñaki Barcena.

  • Iritzi trukaketa eta debate laburra.

ATSEDENALDIA: 11:45-12:15

HIRUGARREN ATALA: 12:15- 14:00

Trantsizio ekosziala zein baliotan oinarritu behar da?

  • Hirugarren atalaren aurkezpena eta moderazioa. Sara Ibañez.

  • Trantsizio esperientzia interesgarri batzuen oinarrian dauden balioen analisia:

  1. Esprientzia bakoitzaren aurkezpen laburra. Proposatu diren esperientzia guztietatik gutxi batzuk2 aukeratu ditugu. Hurrengo egunetan zehaztu ahal izango dugu horietatik zeintzuk aurkeztuko diren.

  2. Debatea eta, ahal izanik, trantsizio ekosoziala bideratzeko oinarrizko balioen inguruko adostasuna. Hori gero dokumentu3 batean jasoko da.

  • Saioaren ebaluazioa eta azken agurra.

OHARRA: Batzuetan gertatzen da eta ekainaren 3a da horren adibide bat da. Izan ere, Eskolarekin batera iniziatiba mordo bat daude egun horretan. Kontuan izanik Eskola atzeratuz gero irailean egin beharko genuela, data mantentzea pentsatu dugu, hau da, ekainaren 3an egitea. Hala ere, beste arrazoi batzuen artean, adibidez Errekaleor Bizirik konbokatu duen manifestaziora (arratsaldean Gasteizen) joan ahal izateko pentsatuta geneukan bazkaria ez dugu egingo. Beste batean izan beharko da

1 Balioen gaia Eskola batean oso ondo txertatzen dela uste dugu

2 Plataforma Operaria y Camponesa (I. Basurko); Euskal kooperatibismoa: Mondragon taldea (M. Olabe); Nekazaritza sektorean sustatzen ari diren permakulturan oinarritutako esperientziak (M. Sarasola); Goiener kooperatiba (Miguel Yarza); Rimaflow (Italian langileek auto gestionatutako fabrika); Zaintzen hirira (Madril); …

3 Dokumentu hori Euskal Gune Ekosozialistak izango duen lehenengo bileran aurkeztuko da eztabaidatzeko eta, egokia ikusten bada, onartzeko.

  • Twitter
  • Facebook