Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak
• Hasiera: Urriak 23, larunbata, 9:45etan
• Lekua: Funikular plaza
• Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Dena asfaltoa.
Eramateko derrigorrezkoa: maskara.
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
Saihestu kontaktu fisikoa eta, ahal den neurrian, mantendu gainerako parte-hartzaileekiko distantzia.
Izena-emateko derrigorrez edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 22ko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.
Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras
Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros