Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta kudeaketa.

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.

Ibilbidea: 9:45 Bilbo (Funikular plaza) – 10:00 Funikular – 10:30 Artxandako begiratokia – San Roke ermita, atsedenaldia – 13:59 Ola (Metro – Euskotren-eko 3. linea) – 14:02 Matiko – 14:05 Zazpikaleak

• Hasiera: Urriak 22, larunbata, 9:45etan

• Lekua: Funikular plaza

• Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)

Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.

Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi info.bilbao@euskadi.isf.es helbidera, urriaren 21eko 14:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude.

Antolatzailea: Mugarik Gabeko Ingeniaritza – Ingeniería Sin Fronteras

Laguntzaileak: Ekologistak Martxan, UPV-EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Caja de Ingenieros

  • Twitter
  • Facebook