Category Archives: Nafarroa

Klima-aldaketari buruzko foru legea ez da nahikoa

Ekologistak Martxanek uste du ez dela nahikoa klima-aldaketari buruzko foru-legea, ez duelako fiskalitatea kontuan hartzen, eta hori funtsezko tresna da ekoizpen-moduak eta mugikortasun zein kontsumo ohiturak birbideratzeko.

Caparrosoko makro-ustiategia: Valle de Odietak enpresak Nafarroako eragile batzuei adiskidetzeko ekitaldi batera deitu ditu, ustezko irainak eta kalumniak direla eta

Valle de Odieta enpresak, Caparrosoko makrogranjaren jabeak, adiskidetze-ekitaldi batera deitu ditu Nafarroako kolektiboak ustezko irain eta kalumniengatik. Hainbat gizarte- eta ingurumen-erakundek, tartean Ecologistas en Acción, Nafarroako Parlamentuan egin zuten txosten bat entregatu ondoren, eta ia dokumentu ofizial publiko guztiak biltzen dituenez, Valle de Odieta enpresak uste du haren izen onari kalte egin diezaiokeen informazioa zabaldu dela.

Caparrosoko makro-ustiategia irregulartasunei buruzko txostena

Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiei aurkeztu zaie Valle de Odieta eta HTN enpresek Caparrosoko makrogranjan izandako irregulartasun ugariei buruzko txostena. Compañía de las 3 Erres, Hacendera, Alnus eta Marcilla Viva kolektiboek egindako txostena da, eta beste talde askok babestu eta zabaldu dugu.

Mina Mugaren aurkako gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dira

Bal d ‘Onsella eta Erreniega mendilerroko Potasako Meategien Aurkako Plataforma Unitarioak, Sustrai Erakuntza Ekologista Ekintzaileekin eta Lanaren Konfederazio Orokorrarekin (CGT) batera, gora jotzeko errekurtso bana aurkeztu du Mina Muga ustiatzearen aldeko ebazpenaren aurka, tartean diren hiru administrazioetan.

Plataforma honek uste du Geolocali enpresak aurkeztutako proiektuak ez dituela beharrezko bermeak, eta eskatu egin beharko liratekeela, Mina Mugak izango lituzkeen ezaugarriak eta tamaina dituen meategi bat irekitzeko.

AHTren aurkako mobilizazio berriak uztailean eta abuztuan

Uztailaren 28tik abuztuaren 1era bitartean beste mobilizazio batzuk deitu dituzte Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka.

Alde batetik, Nafarroatik, AHT Gelditu taldeak etapaz etapako ibilaldia antolatuko du, Iruñetik irten eta Atxondon amaituko dena. Manifestazioa deitu duen taldeak “AHTren munstroa gelditzeko garaiz gaudela” agerian uztea du helburu.

Ekoeskola 2019 – Iruña

Ekologia sozialari buruzko ikastaroa, Ekologistak Martxaneko hainbat kidek emana, klima larrialdiaren aitzinean ideologikoki armatzeko.

MAGNAk harrobi berri bat hasi nahi du Baztanen

Magnak ikusi zuen haren Zilbetiko proiektua epaitegiek deuseztatu zutela 2015ean. Orain, 2008an iragarri zuen Erdizen harrobia egiteko proiektua berreskuratu nahi du Baztanen, Artesiagan. Magnak proiektua aurkeztu dio Nafarroako Gobernuari, ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteko tramitazioa hasteko helburuarekin.

(cast) Comienza el juicio en Navarra por el mayor caso de envenenamiento de fauna registrado en el Estado Español

(cast) El próximo lunes 8 de octubre comienza  la vista oral por el mayor caso de envenenamiento de fauna protegida registrado en España en la última década. Es un caso donde utilizaron cebos envenenados para eliminar depredadores en dos cotos de caza de las localidades de Tudela y Cintruénigo (Navarra). El veneno fue la causa de la muerte de 138 aves rapaces, entre ellas milanos reales, alimoches, milanos negros, aguiluchos laguneros y buitres leonados. Se trata de especies protegidas que, en algunos casos, como el milano real, están catalogadas como “En peligro de extinción”.

AHTaren aurkako bizi martxaren kronika

Hazkundean oinarritutako mundu baten akabera trajikoan gaudela erakusten duten zantzu asko daude. Mota guztietako gai toxikoren isurketa neurrigabeak lurraren oreka hauskorrak mehatxatzen ditu (beroketa efektua, hondakin nuklearrak,…). Baliabide eta toki ororen ustiaketa izugarrizkoak berarekin dakar bere agortze exponentziala (energía fosilak, kobre bezalako meagaiena, ur osasungarria, lur emankorrak,…topaketa lekuak). Mundua errentagarritasun bilakatu beharreko lehengaitzat jotzen duen ikusmoldeak lurra eta gizakien arteko oreka hori txikitu ezezik, baita pertsonak berak ere ustiagarri edo baztergarri bihurtzen ditu. Gauzak horrela, ordenaren mantentzea da gainbeheran dagoen ordenaren jarduera nagusia.

Ekologistak Martxanek lindanoari buruzko txosten bana eman die Iguzkizako eta Vianako udalei, babes neurriak har ditzaten eskatuz

Ekologistak Martxan elkarteak lindanoari buruzko txosten bana eman die Iguzkizako eta Vianako udalei eta babes neurriak har ditzaten eskatu Iragan martxoaren 5ean Ekologistak Martxan-ek, erregistro bidez, lindanoari buruzko txosten bana eman zituen Iguzkizako eta Vianako udaletan, Nafarroako bi udalerri horietan osagai kimiko honen legez kanpoko isurketak egin baitzituzten 1978an eta 1990ean, hurrenez hurren.

Ekologistak Martxanen ustez, egungo tren azpiegituraren hobekuntza nahikoa eta egokia da

Sustapen Ministerioa hasi da Kantauri-Mediterraneo tren korridorearen  proiektuaren informazio ikerketarako audientzia eta informazio publikoaren prozesua. Iruñea eta Euskal Y aren arteko zatia  publikatu egin da Espainako Aldizkari Ofizialean ,2018ko urtarrilaren 16an. Ikerketa informatiboaren bigarren fase honetan, 1:5000 eskalan, aurreko fasean aukeratutako bi alternatiba alderatu egiten dira. H Alternatiban, Iruñea Euskal Y-arekin lotzen da Ezkio-Itsaso geltoki […]

Azaro ekologikoa Lizarran

(cast) Un año más, desde el grupo Ekologistak Martxan Lizarrerria hemos querido organizar diversas actividades enmarcadas en el XIX Azaro Ekologikoa-Noviembre Ecológico para informar, reflexionar y debatir sobre temas de actualidad y de gran influencia en los aspectos ambiental, social y cultural de nuestra vida.

Hazkundearen mugak eta transizio ekosoziala (2017ko ekoeskola)

Iruñeko Ekologistak Martxan-ek Ekoeskolaren ideia berreskuratzen du hazkundearen mugak eta trantsizio ekosozialaz hausnartzeko.

Gure jendartearen egoerak eta bizi ditugun garaiek kezkatzen gaituzte, eta beraz, gauzak aldatu nahi ditugun pertsonak gara. Horregatik, lehen urratsa dugu informazio jasotzea interesatu eta arduratzen gaituzten gaien inguruan. Hauxe da arrazoia Ekoeskola berriro ere martxan jartzeko.

Crónica de las Jornadas sobre contaminantes hormonales en Lizarra

ESTELLA – LIZARRA, (FEBRERO-MARZO 2017) Cada vez resulta menos difícil transmitir la importancia que tienen para nuestra salud los factores ambientales, en una sociedad aquejada de múltiples afecciones que antiguamente tenían un carácter minoritario. Parejas con escasa fertilidad, casos de cáncer en órganos hormonodependientes (mama, tiroides…), adelanto de la pubertad en niñas o alteraciones en […]

NATOren Bardeetako maniobrei, ez!

Ekologistak Martxanek salatu egin ditu espaniar armadak eta NATOk Bardeetan elkarrekin egiten ari diren maniobrak. Egunotan antolatzen ari diren ekintzekin bat egiten dugu eta bertan parte hartzeko deialdia luzatzen diegu herritarrei.