Ekologistak Martxan elkarteak lindanoari buruzko txosten bana eman die Iguzkizako eta Vianako udalei eta babes neurriak har ditzaten eskatu Iragan martxoaren 5ean Ekologistak Martxan-ek, erregistro bidez, lindanoari buruzko txosten bana eman zituen Iguzkizako eta Vianako udaletan, Nafarroako bi udalerri horietan osagai kimiko honen legez kanpoko isurketak egin baitzituzten 1978an eta 1990ean, hurrenez hurren.
Txosten horien bidez, Ekologistak Martxan-ek gogorarazi nahi izan die nola
lindanoak osasun publikoa larriki mehatxatzen duen eta nola behar-beharrezkoa
den mehatxu horren aitzinean babes neurriak hartzea.
Txostena jasotzeaz batera, Iguzkizako alkateak eta zinegotziak talde ekologistako kideak hartu zituzten, eta kutsadurak sor dezakeenaren gaineko haien kezka agertu zuten.2018ko urtarrilean, Ekologistak Martxan Nafarroako Parlamentuan izan zen hala nahi izan zuten talde parlamentarioei Iguzkizan eta Vianan lindanoa dela-eta dagoen arazoa esplikatzen.