Ekologistak Martxanen ustez, egungo tren azpiegituraren hobekuntza nahikoa eta egokia da

Sustapen Ministerioa hasi da Kantauri-Mediterraneo tren korridorearen  proiektuaren informazio ikerketarako audientzia eta informazio publikoaren prozesua. Iruñea eta Euskal Y aren arteko zatia  publikatu egin da Espainako Aldizkari Ofizialean ,2018ko urtarrilaren 16an.

Ikerketa informatiboaren bigarren fase honetan, 1:5000 eskalan, aurreko fasean aukeratutako bi alternatiba alderatu egiten dira. H Alternatiban, Iruñea Euskal Y-arekin lotzen da Ezkio-Itsaso geltoki berrian. Horretarako, 21 km-etako bituboko tunel bat behar du, Aralar alderik alde zulatuko lukeena, hainbat tunel eta biaduktuez gain.

V Alternatiban, hobekien baloratzen dena, Iruñea Gasteizekin lotzen da egungo azpiegituraren paretik, baina urrun, jarraituz. Gehienbat ibilbidea azalean doa. H Alternatiba baino luzeagoa da,baina  eraikitzeko errazagoa eta geologikoki zein geoteknikoki zalantza gutxiago sortatarazten dituelarik.

Lehen fasean, 1:25000 eskalan, SENER-ek aurkeztutako proiektuan 2013ko maiatzean, besteak beste, proposatzen zen alde batera uztea egungo azpiegituraren hobekuntza, eta ondoko arrazoiak erabiltzen zituzten: ibilbidearen denbora, mantenimendua eta kapazitatea. Bestalde, alternatiba honen abantailen artean ondokoak aipatzen zituzten: aurrekontu txikiagoa eta ingurumen eragin apalagoa. Aldi berean aparkatzeko bazterbideak egokitu beharra kontuan hartzen zuten 750 m-ko trenak aparkatzeko, linea hau merkantzietarako eragingarritzat jotzeko.

Esan beharra dago lehen fase hau ezin da eta ezin izan da inoiz kontsultatu Sustapen Ministerioaren web orrialdean, nahiz eta hor egon esposaketa publikoan hainbat dokumentazio. Baina Nafarroko Gobernu Irekiaren webean, eztabaida sozialerako dokumentuen artean bai agertzen dela Nafarroako prestazio handiko trena eta bere lotura euskal Y-arekiko azterketa funtzionala, SENER-ek egina, 2017ko otsailean.  Bertan aztertzen dira Euskotrenerako orain arte argitaratutako planak egungo tren azpiegitura hobetzeko

Azterketa funtzionalean agertzen denez, merkantzien zein bidaiarien trafikoen aurreikuspenak (48 eta 53 zerbitzu norabide bakoitzeko) erakusten du egungo ordutegien antolaketa ez da nahikoa erantzuteko programatu nahi dituzten zerbitzuei. Beraz, egungo kapazitatea bikoiztea proposatzen dute.

Ekologistak Martxan-ek behin eta berriz diogun moduan, egungo lineak badu kapazitatea egunero 73 trenentzako bi norabidetan. Baina  egungo trenbidea bikoiztuko balitz, kapazitatea laukoztuko zen trenbide biak banalizatuz gero (trenak bertatik ibiltzen dira bi norabidetan, aurreratzeak eta gurutzatzeak ahalbidetuz trenak apartatu gabe). Gauzak horrela, eta etorkizuneko trafikoaren aurreikuspen berbera izanik, moldaketa honekin %36ko saturaziora iritsiko ginateke, tarte dexente geratuz balizko trafikoaren igoerak xurgatzeko.

Bazterbideen egokitzapena egingarria da 750 m-ko merkantzien trena hartzeko. Gauza bera proiektatua dute Zaragoza-Teruel-Sagunto linean (Kantauri-Mediterraneo korridorean dagoena). Erraz luza daitezke Irurtzun, Uharte Arakil eta Etxarri Aranatzeko geltokiak (egun bertan 550 m-ko trenak sartzen dira). Horretarako ez da desjabetu behar, bere garaian linea egin zenean bikoizketa aurreikusi zutelako jadanik.

Azterketa funtzionalean proposatzen da alternatiba guztietan agertzen den saihesbide bera, hau da, Aldaba eta Izurdiaga artean (15 km gutxi gora behera),  500 metroko lotutako hainbat errebuelta eta 16 milesimetako maldatxoa Altsasuko norabidean kentzeko, bidaiaren denbora ahalik eta gehien murrizteko. Saihesbide honetan zabalera estandarreko bi errail jarriko ziren, egungoa zerbitzuan mantenduz.

Ibilbidearen denborari dagokionez, 1 Aukeran (Saihesbidea + Iruñea-Altsasu-Gasteiz en bikoizketa) bidaiarien tren batek beharko ditu 34 minutu Iruñea eta Gasteizen arteko 84 km egiteko (hau da, 148 km/orduko bataz beste).

Iruñea eta Altsasuren arteko egungo ibilbidearen hobekuntzak ondokoak ekarriko lituzke: a) saihesbidean plataforma berri bat errail bikoitzerako eta gainerakoan  trenbidearen bikoizketa, b) egungo trenbidean hirugarren erraila  eta bikoiztutako zatian errail estandar bat montatzea. Bestalde, Altsasu eta Gasteizen artean hirugarren erraila jarriko litzateke   egungo bide bikoitzean.

  1. Aukeran zabalera estandarreko bide bikoitzeko plataforma berri bat aurreikusten da Iruñea, Altsasu eta Gasteiz lotuko lituzkeena. Bertatik bidaiarien tren batek 30 minutu beharko luke Iruñeatik Gasteizera joateko. Hau da Sustapen Ministerioak aukeratutako alternatiba hoberenaren bidaiaren denbora, 1. Aukerak (Saihesbidea+Iruñea-Altsasu-Gasteiz) markatutako denbora 4 minutu  murriztuta.

Plataforma berri batek konponduko lituzke trenbidearen berritzeak/bikoizteak dakartzan eragozpenak, aldi berean tren zerbitzua mantenduko litzatekeelako. Baina Iruñea-Altsasu korridoreak dagoeneko azpiegituren saturazioa pairatzen du, eta plataforma berriarekin lurraldea are gehiago zatituko litzateke.

Ekologistak Martxanen ustez, aukeratutako alternatibek ez dute inolako justifikazio ekonomikorik, sozialik eta  ingurumenezkorik, Kastejon-Altsasu linearekin gertatu bezala. Egungo tren azpiegituraren hobekuntza nahikoa da nazioarteko estandarretara egokitzeko, kapazitatea handituz eta bidaien denborak alternatiba azkarrenaren pare izanez.

Hori gutxi ez balitz, inbertsio kostuak dexente murriztuko lirateke, baita  ingurumen  eraginean ere.  Beraz, Ekologistak Martxanek ozen eskatzen du Sustapen Ministerioak hobetsitako alternatiba berriak bazterrean uztea, egungo azpiegitura hobetzea nahikoa eta egokia delako.

 

 

  • Twitter
  • Facebook