Category Archives: Bilbao

Artxanda, Parke metropolitarra ala zabortegia?

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak, Erandioko eta Sondikako udalerrietako bizilagunen elkarteek eta Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu dizkiote Bilbo Metropolitarreko Lurralde Plan Partzialari, Artxanda Bilbo Metropolitarreko parke izateari dagokionez.

Alegazioak Bilbo Metropolitarreko PLP-ri: Artxanda – Pagasarri eta Uxinalde

Hauek dira Ekologistak Martxan-ek 2022/02/08an Bilbo Metropolitarreko LPPari aurkeztutako iradokizunak (alegazioak): Sugerencias Ekologistak Martxan PTP Bilbao Metropolitano Artxanda – Pagasarri (cast.) Sugerencias Ekologistak Martxan PTP Bilbao Metropolitano – Uxinalde (cast) Honi buruzko informazio gehiago: Artxanda, Parke metropolitarra ala zabortegia?

Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroaren Proiektuaren aurkezpena datorren azaroaren 24an egingo du Bilbon Euskal Herriak Kapitalari Planto!

Euskal Herriak kapitalari planto eragile sozial eta sindikalek sortutako plataforma da; herri gisa ofentsiba kapitalistari, botere korporatiboaren ezarpenei eta giza eskubideen urraketei erantzuteko sortua, besteak beste.
Egoera horren aurrean, Enpresa Transnazionalen eta Giza Eskubideen Euskal Zentroa sortzeko apustua egin dugu.

COP26 Aldaketaldia plataformak jarduera ugari egingo ditu azaroaren 12ra arte

Azaroaren 12raino Glasgowen ospatuko den klima aldaktaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataformak COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die.

Ekologistak Martxanen jarrera terrazetarako baimenak luzapenaren harira

Uste dugu Covid 19ko pandemian zehar galtzadan terrazak jartzeko salbuespenez emandako baimenek beren logika zutela, lokalen barruan kontsumitzeko ezintasuna zela eta. Neurriak desagertu ondoren, eta une honetan maskarak erabiltzea eta 1.5m-tako distantzia fisikoa mantentzea muga bakarrak izanik, normalena, pandemiaren aurreko egoerara itzultzea litzatekeela pentsatzen dugu.

Ekologistak Martxan eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak irailaren 16an argiaren tarifaren aurka manifestatzeko deia egin dute

Argiaren prezioa maximo historikoak markatzen ari da egunez egun. Enpresa elektriko handien botereak, Iberdrola kasu, eta estatuko gobernuaren konplizitateak milioika pertsona pobrezia energetikora kondenatzen ditu. Horregatik, irailaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19.00etan Iberdrola Dorrearen aurrean (Euskadi Plaza, Bilbo) antolatu dugun kontzentraziora dei egiten dugu.

Bilboko Konpartsak-ek jai herrikoien aldeko zozketa antolatu du

Bilboko Konpartsak-ek zozketa bat antolatu du, zeinetan erositako boleto bakoitzarekin zuen laguntza eskaini ahalko duzuen, elkarrekin jai herrikoi eta partehartzaile batzuen garapena sustatzeko.

Boletoaren prezioa euro 1-ekoa da eta Ekoetxean dagoeneko badago salgai (Pelota kalea 5, Bilbo).

Hainbat auzo-elkartek, ezgaitasunen bat duten pertsonen elkartek eta Ekologistak Martxan taldeak “Bilborako oinezkoen sarea” izeneko plataforma aurkeztu dute. Puntatik puntara oinez eta oztoporik gabe “

Ekoetxean “Bilborako oinezkoentzako sare baten aldeko” plataforma aurkeztu da. “Puntatik puntara oinez eta oztoporik gabe “, oinezkoentzako sare bat sortzeko helburuz; sare horren helburua da hiriko zati guztiak lotzea, auzoak erdiko eremuarekin eta horien artean elkartu daitezen. Ekimena hainbat auzo-elkartek, desgaitasunen bat duten pertsonek eta Ekologistak Martxan elkarteak osatzen dute.