Lindano eta beste kutsatzaile industrialen isurketak Estatu espainarrak landu ez duen arazo estrukturala dute oinarri erakundearen iritziz. Zentzu horretan, irtenbide globalak eskatzen ditu eta ez puntualak. Horretaz gain, premiazkoa iruditzen zaio ikerketa zehatza egitea, estatu mailan dauden isurketa-puntu guztiak kokatu eta aztertzeko asmoz.
Azaroaren 3tik 6ra bitartean, Zaragozako Lindano eta pestiziden inguruko Nazioarteko 13. Foroa ospatzen da. Bertan, sustantzia hauek eragiten dituzten kalteetan adituak diren personak biltzen dira. Ekologistak Martxan barne hartzen duen Ecologistas en Acción konfederazioa buru izanik, hainbat erakundeek testuingurua aprobetxatu nahi izan dute Estatu espainolean egiten diren inongo kontrolik gabeko sustantzia arriskutsuen isurketek dituzten ondorio kaltegarriak salatzeko. Erakundeak Europar Parlamentura joateko asmoa dauka datorren azaroaren 27an, eurodiputatuek Oiolako urmaelan, Ángela erreka eta Castaños ibaian (Ibaizabalen ibaiadarrak), Gállego ibaian (Ebroren ibaiadarra) eta Manubles ibaiaren arroaren uretan, Soriako prointzian Jalón ibaiaren ibaiadarran (Ebroko arroan) Lindanoaren kutsaduraren ondorioz dagoen arazoaren berri izan dezaten.
Eskaerak, hauteskundeei begira
Ecologistas en Acción erakundeak, baita Ekologistak Martxan Euskal Herriko konfederazioak ere, datorren abenduaren 20ko hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei gaia behar bezala jorratu dezatela eskatzen diete; kutsatutako lekuetara joan, lan-taldeak osatu eta gaiaren jarraipen bat egitea alegia, irtenbideak modu koordinatu batean bilatu ahal daitezen.