Beste eredu bat posible da eta beharrezkoa. Abeltzaintza eredu estentsibo, agroekologiko eta Km 0 baten eta beste politika publiko batzuen alde!
Joan den abenduaren 16an, larunbata, elikadura burujabetzan eta lurraldearen defentsan trebatzeko zikloaren barrenean, Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataformaren eskutik Biomendin – Mendigorriako txerri granja eta biometanizazio instalakuntza-ren aurrean elkartu zen. Instalakuntza honetan 2022an 80.000 Tn hondakin industrial-organiko tratatu zen, bakarrik 33.000 Tn-rentzako baimena daukatenean, eta 2010ean 16.000 Tn tratatzeko diseinatua izan zenean.