Beste eredu bat posible da eta beharrezkoa. Abeltzaintza eredu estentsibo, agroekologiko eta Km 0 baten eta beste politika publiko batzuen alde!

STOP ABELTZAINTZA INDUSTRIALA!

Joan den abenduaren 16an, larunbata, elikadura burujabetzan eta lurraldearen defentsan trebatzeko zikloaren barrenean, Nafarroako makroetxaldeen aurkako plataformaren eskutik Biomendin – Mendigorriako txerri granja eta biometanizazio instalakuntza-ren aurrean elkartu zen. Instalakuntza honetan 2022an 80.000 Tn hondakin industrial-organiko tratatu zen, bakarrik 33.000 Tn-rentzako baimena daukatenean, eta 2010ean 16.000 Tn tratatzeko diseinatua izan zenean (Sodenaren diru-laguntzekin).

Honek erakusten du nola minda tratatzeko pentsatua izan den instalakuntza bat bihurtu den hondakin industrialak tratatzeko fabrika (hauetako asko beste erkidego autonomikoetatik ekarritakoak). Honen froga da joan den larunbateko irudian ageri dena, non Bizkaiko enpresa baten hondakin kamioi-zisterna  baten iritsiera azaltzen den.

Instalakuntza hauetatik ateratzen diren digestatoak gero inguruko labore-lurretan ixurtzen dira, azaleko eta lurpeko uran kutsadura arazo larriak eraginez, lurrari eta biodibertsitateari sortzen zaizkienak gehituz, e.a.

Abeltzaintza industrialaren kontrako borroka astearen markoan, nekarazitza eta abeltzaintza eredu hau eraldatzea eskatu genuen, bertako herritarren elikagai beharrak asetzera bideratutako eredua izan beharrean,  merkatu globalerako merkantziak ekoiztera zuzendua dagoelako.

Horrela, egun Nafarroan 850.000 zerri dugu. Pertsona baino gehiago. Gehiena esportaziorako. Eta Europako esne-behien makrogranja handiena Kaparroson dago, 7000 buru baino gehiagorekin. Eredu honek etxalde txikiak itotzen ditu eta bizitzarako eta elikadurarako ezinbestekoak diren baliabide naturalak kutsatzen ditu.

Beste eredu bat posible da eta beharrezkoa. Abeltzaintza eredu estentsibo, agroekologiko eta Km 0 baten eta beste politika publiko batzuen alde!

MAKROGRANJARIK EZ!
EZ HEMEN, EZ INON!

  • Twitter
  • Facebook