Tag Archives: informe

Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2022 txostena aurkeztu du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarreko kasurik esanguratsuenak argitara emateko

Aurten ere, Estatu espainiarreko kostaldeen 8.000 kilometro inguru aztertu ondoren, Bandera Beltzak 2022 txostena aurkeztu du Ekologistak Martxanek. Salatutako ingurumen-arazoak aurreko urteetakoen antzekoak diren arren, lehen aldiz Bandera Beltza emango zaio eguzki-babeseko kremen eguzki-iragazkiek eragindako kutsadura-kasu bati.

30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hil dira isurketen ondorioz Arabako ibaietan

Zadorra Bizirik-ek egindako ikerketak kontuan izanda, isurketak izan dira Arabako 16 ibaitan, eta horien ondorioz,  30.000 arrain eta karramarro baino gehiago hilda. Nabarmentzekoak dira Zadorra (5 isurketa), Arakil (4 isurketa) eta Nerbioi (3 isurketa). Isurketengatik arrain-faunaren hilkortasunik erregistratu ez den arro bakarra Baia da.