Tag Archives: cambio climático

Ekologistak Martxan-ek baso autoktonoa berreskuratzeko eskatu du, suteak prebenitzeko metodo gisa

Talde ekologistak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatzen dio Balmasedako suteak kaltetutako azalera eta Bizkaiko mendi publiko guztiak baso autoktonoarekin lehenera daitezela.

Ekologistak Martxan-ek uste du soilik klima-aldaketara egokitutako baso-politika bat hartzeak eta egoera berrira egokitutako neurri zuzentzaileak ezartzeak ekidin ahal izango duela Bizkaian beste sute-bolada bat egotea.

Klima-aldaketari buruzko foru legea ez da nahikoa

Ekologistak Martxanek uste du ez dela nahikoa klima-aldaketari buruzko foru-legea, ez duelako fiskalitatea kontuan hartzen, eta hori funtsezko tresna da ekoizpen-moduak eta mugikortasun zein kontsumo ohiturak birbideratzeko.

COP26 azken akordioaren balorazioa: akordio loteslerik gabe, paper errea bihurtzeko arriskua

Akordioaren ahultasuna agerian geratzen da, lehenik eta behin, testuaren idazkeran; izan ere, bertan ez dago aditz loteslerik, hau da, herrialdeei ez zaie legezko betebeharrik ezartzen; gonbidapenak, gomendioak eta eskaerak baino ez. Gainera, azken akordioari neurri zehatzak, epe argiak eta finantzaketarako benetako konpromisoa falta zaizkio. Berriz ere, lobbyen esku ez hain ezkutuak bere kartak jokatu ditu, eta partida irabazi du.

TIK, TAK, TIK, TAK

Baliteke zenbaitzuk, hurrengo ideak argitzean alarmistak edo gezurtiak garela esatea, ez dutelako uste klima aldaketa existitzen denik edo planetako biziarentzat ondorio larriak dakartzanik. Erradikal eta ekologisten imaginazioa dela uste dutelako edota ustez aurrerapen desarroilistaren aurka gaudelako. Baina jarraian azalduko ditugun gertaerak planetari eragiten diogun kaltearen froga zuzenak dira.