Ekintza klimatikoen eguna: Etorkizuna eraikitzeko

Larrialdi klimatikoaren ondorioz tenperatura errekorrak eta hondamendiak izan dira aurten ere, gutxien dutenei neurriz kanpo eragiten dietenak. Hala ere, munduko gobernuak ez daude oraindik herritarrek eta komunitate zientifikoak eskatzen dutenaren mailan.

  • Twitter
  • Facebook

Nafarroako Klimaren Aldeko Aliantzak klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko Legea ez betetzeagatik Nafarroako Gobernuari demanda jartzeko prozedura hasi du

Ingurumenaren aldeko Aliantza Nafarroa elkarte ekologistek, sozialek eta sindikatuek osatutako sarea da. Klima-aldaketak pertsonen osasunean, gure ingurunean eta gure gizartean izan ditzakeen eraginez arduratuta, gizartea mehatxu horren eta izan ditzakeen erantzunen inguruan sentsibilizatzeko mobilizatzen dugu, eta administrazio publikoei ekintza irmo eta koherentea eskatzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan-ek eta Eguzkik Busturialdeko ibaietan gutxieneko emari ekologikoa murriztea eta uraren kanona atzeraeraginezko izaerarekin ordaintzetik salbuestea onartu dela salatu dute

EAEko azken Uraren Kontseiluan onartutako neurriek arriskuan jartzen dute, ekologisten ustez, Busturialdeko ibaien osasuna. Emari ekologikoa murriztea, hau da, ibaiko floraren eta faunaren bizitza bermatzen duen gutxienekoa, ez da beharrezkoa eta ingurumenerako mehatxua da. Kanonaren salbuespena, atzeraeraginezko izaerarekin, Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuen Legearen bidez onartu zen.

  • Twitter
  • Facebook

Dibertsitate biologikoaren sare konplexua arriskuan dago

Dibertsitate biologikoa galtzeak gizakien biziraupena eta espezie askorena arriskuan jartzen ditu. Ecologistas en Acción taldeak konpromiso politiko handiagoa eskatzen du natura babesteko eta egungo krisi ekologikoa lehengoratzeko neurri sendoak hartzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Barakaldoko bizilagun baten aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du, Serraltako mozketaren aurkako protestetan parte hartzeagatik

Ostegun honetan, maiatzaren 16an, Barakaldoko bizilagun baten aurkako epaiketak jarraituko du, lekuko baten faltagatik martxoan atzeratu ostean. Ustezko kalteengatik epaitzen ari diren bizilagunak Serraltako (Lutxana – Barakaldo) zuhaitz mozketaren aurkako protestetan parte hartu zuen 2022ko irailean.
Maiatzaren 16an, osteguna, 11:15ean, Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean elkarretaratzera deitu dute, “Zuhaitzak defendatzea ez da delitua” lelopean.

  • Twitter
  • Facebook

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak martxa deitu du maiatzaren 18rako

Erraustegira martxa maiatzaren 18an izango da, goizeko 11:00etan Lasarteko Okendotik abiatuta. Bestalde, azken bost urteotan ToxicoWatch fundazio holandarra erraustegiaren kutsadura ikertzen aritu da. Egindako behaketa lanaren emaitzak aurkeztera datoz bertako bi aditu Hernanira eta Usurbila. Usurbilgo ekitaldia, maiatzaren 27an izango da Sutegin.

  • Twitter
  • Facebook

Eskola-inguruneek ke txarrak arnasten jarraitzen dute

Ecologistas en Acción taldeak “Airearen kalitatea eskola-inguruneetan, 2024” txostena aurkeztu du. Txosten horretan, nitrogeno dioxidoa (NO2) neurtu da bederatzi udalerritako 114 eskola-ingurunetan: Sevilla, Mairena del Alcor, El Viso del Alcor, Cartagena, Uviéu, A Coruña, Basauri, Etxebarri eta Galdakao.

  • Twitter
  • Facebook