Ekologistak Martxan-ek, Sukar Horia eta Karmelarekin batera, Artxandatik ibilbide ekologikoa antolatu du maiatzaren 18rako

Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Sukar Horia eta Karmelarekin batera antolatutako irteera honetan hainbat geldialdi egingo dira inguruneko historia eta naturarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko.

 

Ibilbidea:

    • 1. taldea: 09:00etan Santutxuko Metroa, Zabalbide irteeran
    • 2. taldea: 9:45ean (Plaza Funicular) –  Funicular – Artxanda – San Roke – Ola (Euskotren) 14:15ak inguruan Bilbo
  • Hasiera: Maiatzak 18, larunbata
  • Lekua: 1. taldea: Karmelo Plaza. 09:00etan. 2. taldea: Funikular plaza, 09:45ean
  • Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
  • Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
  • Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
  • Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.

Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, maiatzaren 17ko (ostirala) 12:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude. Dohakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Sukar Horia eta Karmela.

  • Twitter
  • Facebook