50 pertsonek hartu zuten parte Kareaga auzoan zuhaixka autoktonoak landatzeko jardunaldian

Pasa den igande goizean 50 pertsona baino gehiago elkartu ziren Kalero auzotik Montefuerteko parkera doan bidean zuhaixka autoktonoak landatzeko. Adin guztietako lagunak (nagusiak, gazteak eta umeak) hurreratu ziren jardunaldi horretan parte hartzera. Aurreko urteetan bezala, Sagarrak talde ekologistak eta Kareaga auzo elkarteak zuhaixkak landatzeko egindako deialdiak arrakasta handia izan du.

  • Twitter
  • Facebook

Lindano eta Pestiziden Nazioarteko XIV. Foroa antolatu dute Zaragozan, ekintza eraginkorrak eskatzen dituzten ekologisten begiradaren aurrean

Mundu osoko dozenaka aditu bilduko dira otsailaren 21etik 24ra Zaragozan, gure uretan dagoen toxiko iraunkor eta kantzerigeno honen arazoa aztertzeko. Foroan dauden Galiziako, Aragoiko eta Euskal Herriko Ecologistas en Acción taldeko kideek kezkagarritzat jotzen dute lindanoaren arriskuaren aurrean pertsonen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren ekintza-planik eza.

  • Twitter
  • Facebook

Plagizidak eta klima-aldaketa: gurpil zoroa

Plagizidek nabarmen laguntzen diote klima-aldaketari, eta horrek, aldi berean, pestiziden mendekotasuna areagotzen du. Gure biziraupenagatik atera behar dugun gurpil zoro bat.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan taldeak gure iturrietako ura azkenean seguruagoa izatea ospatu du

Erakunde ekologistak nabarmendu du kontraesana zegoela giza kontsumorako urei buruzko Europako eta Espainiako araudian HCH-Lindano balioak lurrazaleko uretarako ezarritakoak baino 2,5 gehiago izatea. Azpimarratu dute beharrezkoa dela botilako urari buruzko legeria parekatzea, iturriko urari dagozkion muga-balioak aplikatuz, paradoxa hori zuzentzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Hondakinen kudeaketa erratikoa Bizkaian. Planik ez 2017tik

Orain dela 3 urte Zaldibarko zabortegia eraitsi zenetik, bi langile, Joaquin eta Alberto, hil zirenetik, eta Euskal Herriko ingurumen hondamendirik handiena sortu zenetik, hondakinei eta horien kudeaketari buruz hitz egiten jarraitu beharra dago.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan-ek salatu du Bilboko Udalak egindako lanek Pagasarri mendia pixkanaka desnaturalizatzen laguntzen dutela

Uste du Bilboko Udalak alde batera utzi duela gune natural gisa mantentzea, eta hiri-parke edo Artxandaren antzeko aisialdi-gune bihurtzen ari dela. Ekologistak Martxan-ek eskatu du Pagasarriren kudeaketa-politika aldatzeko, igoera-pistak birnaturalizatzeko, farola berrien korronte-hartuneak kentzeko eta Bilboko birika berde hori naturgune gisa berreskuratzeko.

  • Twitter
  • Facebook

Ekologistak Martxan-ek salaketa jarri du Ingurumen Fiskaltzaren aurrean Arabako Foru Aldundiaren aurka, justifikazio-txosten teknikorik gabe babestutako eremuetan uxaldiak baimentzeagatik

Gertakariak 2019ko abenduan izan ziren, Erreserba Ornitologikoan, nazioarteko garrantzia duen hezegunean eta Uribarriko urtegiko adarrak bereziki kontserbatzeko eremuan. Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuak ez zuen egia esan Batzar Nagusietako Batzordean, bere sailak babestutako eremuan ehizatzeko baimenik eman ez zuela esanez.

  • Twitter
  • Facebook

Plagiziden murrizketari azken erasoa

Europak Erabilera Iraunkorreko Erregelamenduko plagizida sintetikoak ezabatzeko proposamenari jarritako azken oztopoa taxutu du dagoeneko.

  • Twitter
  • Facebook

Elikagaien inflazioari aurre egiteko eredua aldatzearen alde

Gobernuak inflazioaren ondorioak arintzeko neurri-sorta berri bat iragarri duenez, Ecologistas en Acción taldeak adierazi du olio eta elikagai batzuen BEZa jaisteak edo ezabatzeak, berez, ez duela bermatzen kontsumitzaileari prezioak murriztea.

  • Twitter
  • Facebook

Zorionak 2023. Gutxiago geratzen da.

Ondare bat jasotzen duenaren erantzukizun eta alaitasunarekin, baso-soiltzea saihesteko zuhaitzei lotzera bultzatzen duen errebeldia aipatzen dugu, lurjabeei desjabetzeak sustatzen dizkiena, multinazionalei boikota egiten diena eta etxegabetzeak eragozten dituena.

  • Twitter
  • Facebook