Gure herriko zuhaitzak ezagutzen jarraitzen dugun, Sagarrak Ekologista Taldeak Basauriko Hiri Zuhaitzaren II.
Astean antolatutako jardueren esparruan. Oraingo honetan Soloarte parkearen eta Urbiren arteko ibilbidea egingo dugu, gutxi gorabehera 2 ordukoa, zuhaitz eta landareak ezagutzeko, bai autoktonoak, bai exotikoak eta inbaditzaileak. Paseo horretan, Javi Garrido hiri-arboladiko teknikariak lagunduko digu, eta espezie horien ezaugarriak eta kontserbazio-egoera azalduko dizkigu.
Horrekin, Basauriko hiri-zuhaitzak mantentzeko praktikei buruz hitz egingo dugu, baita azken urteotan jasaten ari diren erasoen aurrean babesteko eta kontserbatzeko beharrari buruz ere.
Gurekin etorriko zara? Zure zain gaude!
Leku mugatuak: izena eman behar da ekologia@sagarrak.org edo 94 4263769 helbideetan, MAIATZAREN 19an IZENA EMATEKO MUGA DATA, izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adieraziz.