XVIII Martxa Antimilitarista Soietxe Kuartela

When:
2017-11-11 @ 11:00
2017-11-11T11:00:00+01:00
2017-11-11T11:15:00+01:00
Where:
Mungia

Urtero bezala, Bizkaiko zenbait taldeak, tartean Ekologistak Martxan, Butroi Bizirik Transizioan, Errota Gaztetxea, Berri Otxoak, Kakitzat, Ernai, Eguzki, Askapena, KEM-MOC, Komite Internazionalistak eta Baratzea Gatika, MUNGIAKO SOIETXEKO kuartel militarraren aurkako martxa egingo dute Azaroaren 11n. Aurten XXVIII. aldia da protestaldi hori egiten dena.

Aurten ere bai, aitzurra eskuan hartuta, lur zoru hauek porruak landatzeko izatea eskatuko dugu, gizartearen behar izan bat izateaz gain, porruak osasungarriagoak eta bonbak eta balak baino hobeto digeritu ahal direlako. Guzti horrengatik, Soietxeko kuartel militarraren aurrean porruak landatuko ditugu.

 

Martxaren edizio honetan Gobernuak militarizazioan duen apostuari uko egin nahi dugu, are gehiago desberdintasuna handiagotzen dituen murrizketen kontestu honetan. Bide horretatik, populazioaren geroa bazterketa sozial eta pobrezia baino ez dira.

Gogoratu, Azaroaren 11n Mungian elkar ikusiko dugu Soietxeko kuarteleraino batera joateko, bere desagerpena eskatzeko eta lur horiek kuartelaren ordez porruz landaturiko zelaiak izatea.

BOTA KUARTELIE TA EREIN PORRUE!
XXVIII SOIETXEKO KUARTELERA MARTXA, MUNGIAN
DESMILITARIZAZIO SOZIALAREN ALDE!

Azaroak 11, zapatua
Mungiako Foruen Plazan, 11.00tan
(Bilbotik joateko, Bizkaibus Moyua Plazatik)
Mundu guztia gonbidatuta dago umore onez ospatuko dugun egun errebindikatibo honetan parte hartzera.
Zatoz!

 

  • Twitter
  • Facebook