S.O.S.Temible antzezlana

When:
2015-12-11 @ 22:00
2015-12-11T22:00:00+01:00
2015-12-11T22:30:00+01:00
Where:
Anoetako Gaztetxea
S.O.S.Temible antzezlana @ Anoetako Gaztetxea

S.O.S.Temible antzezlana sketch batzuek osatzen dute. Gaur egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute aktoreek, gizakiok ditugun barne-kontraesanak muturreraino eramanez. Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara daraman boterea eskuratzeko grina asezina era expresionistan marrazten dute aktoreek, lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean. Parra eta negarra uztartzen dituen zurrunbiloan murgiltzen gaitu S.O.S.Temiblek. Ongi etorri gure bidaia zirraragarrira!

Dossierra

 

  • Twitter
  • Facebook