Proiekzioa eta solasaldia (Bakio) Lemoiz gaur. La herida abierta

When:
2024-05-04 @ 18:30 – 21:30
2024-05-04T18:30:00+02:00
2024-05-04T21:30:00+02:00

Datorren maiatzaren 4an, 18:30ean, “LEMOIZ GAUR, La herida abierta” dokumentala proiektatuko da Txakolingunean, Roge Blasco kazetariak zuzendu eta ekoitzitako lana.

Roge ezaguna da batez ere Radio Euskadin ia berrogei urtez “Levando anclas” saioa zuzendu duelako. Orain, berriz, erretiroa hartuta, gustuko duena egiten jarraitzen du Youtubeko bere kanalean. Hain justu, kanal horri dagozkio Txakolingunean proiektatuko diren dokumentalak. Xumeak badira ere, bertute handi bat dute, plazaratzen baitute aspalditik erantzunaren zain dagoen galdera: zer egin Lemoizko zentralarekin eta inguruko lursailekin?

Lemoizen zor historiko handia dago, baita aukera bikaina ere, bereziki ingurumenaren alorrean. Hori dela eta, proiekzioaren ondoren, solasaldi bat antolatu da zuzendariarekin eta protagonistekin gai horren inguruan berba egiteko.

Kartela (PDF 1,26MB)​​

  • Twitter
  • Facebook