“Bizi baratzea, garaian garaikoa garaiz” liburuaren aurkezpena

When:
2016-02-10 @ 19:00
2016-02-10T19:00:00+01:00
2016-02-10T19:30:00+01:00
Where:
Ekoetxea
Pilota Kalea
5, 48005 Bilbo, Bizkaia
España

Hizlaria: Jakoba Errekondo, liburuaren egilea
Sarrera librea eta doakoa

Bizi baratzea media resoluciónEskarmentu luzea du Jakoba Errekondok, liburuaren egilea eta nekazaritza ekologikoan aditua, landareen munduaren berri ematen Euskal Herriko hainbat hedabidetan. Baratzearen abenturan murgiltzeko grina daukatenetzat gida ezin hobea eskaintzen du lan honek modu atsegin eta ulerterrazean, baita dagoeneko lehen urratsak eginda dituztenetzat ere. Bertan, irakurleak hainbat aholku aurkituko ditu modu atsegin eta ulerterrazean. Errekondoren hitzetan, baratzezaintzan falta zen ikuspuntua dakar liburuak. 2016 urterako Egutegi biodinamikoa ere aurkeztuko da, lan bakoitzerako egun egokiak ezagutzeko ilargiaren kokapenaren arabera. Amaitzeko solasaldia egingo da, eta liburuaren ale batzuk zozketatuko dira.

Hitzaldia  euskeraz emango da.

+ KARTELA IKUSI

 “BIZI BARATZEA” liburua Ekoliburudendan salgai dugu ( 23 €, 184 orrialde)

Antolatzailea : Ekologistak Martxan; Laguntzailea: Darabilbo.

 

  • Twitter
  • Facebook