Hitzaldia: Elikadura eredua krisian! Askeagoak izateko eta lurraren osasuna zaintzeko aukerak sortuz

When:
2016-11-09 @ 19:00
2016-11-09T19:00:00+01:00
2016-11-09T19:15:00+01:00
Where:
Casa Torre de Ariz
48970 Basauri
Vizcaya
España

Kartela ikusi

cartel-modelo-alimentario-en-crisis-9-nov-2016_001Posible al dugu bizi garen mundua eraldatzea, gure ohitura pertsonaletan eragin gabe? KONTSUMO KONTZIENTE ETA ERALDATZAILEA izenekoa behar-beharrezko kontzeptutzat jotzen dugu geure ohiturak aldatzeko eta, bide horretatik,  benetako beharrizanak agerian uzteko.

Produktu ekologikoak? Gutxi kontsumitu? Zergatik erosi hurbileko dendetan? Bidezko merkataritzan erosi? Ez zorpetu? Kontsumo kontzienteak aldarrikatzen du ahalik eta gutxien kontsumitu dadila; eta, kontsumitzen den hori, jasangarritasunetik eta berdintasunetik sortua izan dadila. Gaur egungo patroien arabera, ia-ia 3,5 aldiz gure lurraldea behar dugu kontsumitzen ditugun natur-baliabideak ekoizteko.

Pertsonok, eta gure bizimoduak, gauza asko islatzen ditugu: mundua nola ikusten dugun, bizitzako kontuak zelan baloratzen ditugun… Finean, kontsumo-eredua aldatzeak hori ere aldatzea dakar.

Aipatutako guztiari buruzko informazioa emateko, zenbait jarduera antolatu ditugu azaroan zehar:

 ·      Vía Campesinako eta EHNEko Unai Arangurenekin hitz egingo dugu.

«Elikadura-eredua krisian: alternatibak sortzea askeago izateko,

eta geure osasuna zein ingurumena zaintzeko» (gaztelaniaz).

Egitaraua ikusi

  • Twitter
  • Facebook