Mintegia (Bilbo) Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritzako Mintegia

When:
2024-10-04 – 2024-11-29 all-day
2024-10-04T00:00:00+02:00
2024-11-30T00:00:00+01:00

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza

Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (ISF-MGI), UPV/EHUrekin batera, Giza Garapena, Lankidetza eta Trantsizio Ekosozialerako Teknologiei buruzko Mintegia antolatu du Online, (ibilbide eta kasu praktikoekin osatuz). Bizkaiko Irakaskuntza Teknikoetan Garapenerako Sentsibilizazio eta Hezkuntza proiektuaren esparruan eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, mintegiaren planteamendua Trantsizio Ekosozialari eta Garapenerako Lankidetzari buruzko oinarrizko elementuak eskaintzea da, eta dauden desberdintasunen panoramari buruzko kontzientzia kritikoa sortzea, genero-desberdintasuna eta arazoak barne, bai Hego Globaleko, bai Ipar Globaleko herrialdeetan.

Horretarako, jendarte zibileko eta Bizkaiko Lankidetzako erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartzen dute. Parte hartzeko eta eztabaidatzeko metodologiekin saioak planteatzen dituzte, genero-ikuspegia agerian jartzen dute eta planteatutako gaietan sakontzeko material osagarria ere jasotzen dute.

Urtero bezala, Ekologistak Martxan Bizkaiko kide den Eduardo Renovalesen eskutik, urriaren 19an, larunbata, Artxandako Ibilbide Ekologikoa izango dugu mintegiaren egitarauan. Jarduera honen xehetasunak irailean emango dira.

Ikastaroa garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten oinarrizko ezagutzak eskuratu nahi dituzten edozein formakuntzatako pertsonentzat da, eta Gradu Bukaerako Lana Jendarte Eraldaketarekin lotutako eremuetan egin nahi duten ikasketa zientifikoetako ikasleentzat interes bereziko saioak izango ditu.

XXV. edizioa 2024ko azken hiruhilekoan egingo da, urriaren 4tik azaroaren 29ra, ostiralero. Saio horiez gain, ibilbide, txango eta saio praktiko bana egingo dira jardunaldietan landutako gaiak sakontzeko.

Egutegia 2024 – 2025

 

seminario xxii

Kokapena

Aurten, mintegiko aurrez aurreko saioak Ingenieritza Goi Eskolan egingo ditugu. Torres Quevedo plaza 1ean dago, 48013an (Bilbo). Hementxe duzu mapa bat gu aurkitzeko!

Iristeko modu desberdinak daude:

  • Metroan: San Mameseko metro geltokitik.
  • Trenez: handik minutu batzuetara Renferen geltokia dago San Mames inguruan.
  • Kotxez: ez dizugu gomendatzen autoz etortzea, gertu aparkatzea zaila baita, baina irtenbide posible bat eskaintzen dizugu. 9 minutura, oinez, Olabeagako aparkalekuan utz dezakezu autoa, Urgozo kalean, TAOrik gabe
  • Twitter
  • Facebook