Manifestazioa (Bilbo eta Iruñea) Alternatiba ekosozial justua. Bizitza duinen alde. Por unas vidas dignas

When:
2024-05-11 @ 12:00 – 21:00
2024-05-11T12:00:00+02:00
2024-05-11T21:00:00+02:00

Alternatiba ekosozial justua behar dugu. Egungo egoerak krisi ekologiko sakonera eta bizitza eta lan gero eta prekarioagoetara garamatza. Erregai fosilei eta ekonomiaren hazkunde infinituraren logikari lotuta jarraitzen dugu. Murrizketek, merkantilizazioak eta prezio altuek elikadura osasuntsua, pentsio duinak edo etxebizizta duina izateko eskubidea ukatzen dute. Zerbitzu publikoak eraisten ari dira. Zaintza lanak funtsezkoak dira, baina egun zaintza sistema publikoa ez dago bermatuta. Matxismoa eta arrazakeria gorantza doaz. Gerrak eta autoritarismoa ugaritzen ari dira. Bitartean, gero eta irabazi handiagoak metatzen distuzte enpresariek, finantza-funtsek, supermerkatu handiek, banketxeek. Egungo gobernuek eta maila instituzionaletik sustatzen dituzten politika publikoak ez nahikoak dira norabide hau aldatzeko. Askotan bide berean sakontzen dute.

 

Alternatiba ekosozial bat behar dugu. Ekologikoa eta sozialki justua. Naturaren oinarrizko mugak eta orekak kontuan hartuz guztiontzat bizitza duinak bermatzea helburu izango duen eredu sozial eta ekonomikoa. Asko gara norabide aldaketa hau nahi dugu herritarrak. Ez ditugu onartzen agintari politikoen hitz huts eta neurri ez deusak. Ez dugu nahi zain geratu elite ekonomikoen mesedetan eraikitako eredu hau euren negozioa mantentzeko egokitzen duten bitartean.

 

Eragile sozial, sindikal eta mugimendu ezberdinok norabide aldaketa horren alde gizartea aktibatu behar dela uste dugu. Horretan gabiltza egunerokotasunean borroka sindikaletan, pentsiodunen mugimenduak, osasun plataformetan, mugimendu feminista, ekologistan… Su-txiki handi guzti horiek aldaketarako itsaso bihurtu nahi ditugu, eta horregatik maiatzaren 11n mobilizatzeko deia egiten dugu.

  1. Planeta bizigarri baten alde, larrialdi klimatikoari eta krisi ekologikoari aurre egin behar zaio. Erregai fosilak alde batera utzi eta egungo eredu ekonomikoa eraldatu behar dugu energia eta material gutxiago kontsumituta guztiontzat bizitza duinak bermatzeko.
  2. Eredu ekonomiko eta sozialaren helburua bizitza bizigarriak bermatzea izan behar da, eta inolaz ere gutxi batzuen negozio eta irabaziak bermatzea. Bizitzeko funtsezkoa dena herritar guztientzako nahi dugu: diru-sarrera duinak, etxebizitza, elikadura, energia edota zaintzak. Ezin dira merkatuaren esku utzi, kontrol publiko eta soziala ezinbestekoa da. Horretarako, zerbitzu publikoak ezinbestekoak dira. Egun daudenen eraispen, merkantilizazio eta pribatzizazioa eten behar dugu (osasungintza eta hezkuntza) eta sektore berrietara zabaldu, hala nola, zaintza, elikadura edo etxebizitza.
  3. Lanak, eta bereziki funtsezko lanak eta enpleguak, duindu eta birbanatu behar ditugu. Soldata eta pentsio duinak behar ditugu, eta genero arrakalarekin amaitzeko soldata eta pentsio minimoak igo behar dira, besteak beste. Enplegua eta zaintza lanak banatzeko jardunaldia murriztu behar da. Zain-tza lanak duindu behar dira, profesionalizatuak eta ez profesionalizatuak, eta azken hauen banake-ta sexuala eta merkantilizazioa irauli. Zaintzaile guztiei eskubide sozialak eta bizi baldintza duinak bermatu behar zaizkie. Aberastasun hori modu justuan banatzeko ere ezinbestekoa da kapitala eta gehien dutenak gehiago zergapetzea, norabide horretan doan erreforma fiskala eginez.
  4. Bizitzarako funtsezkoak diren eremuak ez ditugu merkatuaren esku utzi nahi. Eremu estrategikoe-tan erabakiak hartu eta gauzatzeko gaitasuna behar dugu eta horretarako burujabetza ezinbestekoa da. Elikadura burujabetza, telekomunikazioetan edo energian ezinbestekoak dira eta horren alde egin behar da eremu publiko zein komunitariotik bultzatuz (ekonomia sozial eraldatzailea edo tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatuz).
  5. Eskubide guztiak nahi ditugu pertsona guztientzat, denok dugulako bizitza duina izateko eskubidea. Horregatik matxismoaren eta arrazakeriaren zein lgtbifobiaren gorakadari aurre egin behar diogu eta horretarako pertsona guztien eskubide ekonomiko eta politikoak bermatu behar dira, eta egi-turazko diskriminazioei aurre egin. Euskal Herrian lan egin eta bizi diren pertsona guztientzat es-kubide guztiak bermatzeko Espainia eta Frantziako migrazio politika arrazistak eta Atzerritartasun Legea bertan bera uztea ezinbestekoa da.
  6. Gerra eta gastu militarrari ezezkoa esaten diogu eta gure gizarteen eta ekonomiaren desmilitari-zazioa eskatzen dugu. Potentzia handiek gerrarantz daramate mundua euren interes geopolitikoak defendatzeko eta gerra-industria aberasten ari da. Ez dugu onartzen aurrekontuen zati gero eta handiagoa gastu militarrera bideratzea, diru hori lehentasun sozialak asetzera bideratu behar da.
  7. Egin behar diren eraldaketa guzti hauek ezin dira merkatuaren esku utzi. Plangintza publiko sendoak eta demokratikoki eraikiak behar ditugu, eragile sozial eta sindikalen eta herritarren parte hartzea-rekin, eta ardatz hauen norabidean eragitearen mesedetan antolatuta. Indartzen ari den autorita-rismoari ezetz esaten diogu.

 

Norabide aldaketa sakona ezinbestekoa da, eta ezinezkoa izango da gizarte aktibazio eta mobilizaziorik gabe. Asko gara eredu justuago baten alde gauden herritarrak, asko egunero borrokan eta norabide aldaketa horretarako proposamenak egiten gabiltzan eragile sozialak, sindikalak, mugimenduak… Ba-koitzaren ekarpena ezinbestekoa da, baina elkarrekin aritzeak indarra ematen digu. Norabide aldaketa hori sustatzeko borroken arteko itsaso bat ehundu nahi dugu.

 

Horregatik maiatzaren 11n Bilbon eta Iruñean egingo ditugun mobilizazio ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dugu ekimen honen sustatzaileok, baita egun horretara arte sustatuko ditugun mobiliza-zio, ekimen eta dinamika ezberdinetan. Herritarrei dei egiten diegu mobilizazioarekin bat egin dezaten. Su txiki bakoitza funtsezkoa da eraldaketaren aldeko itsasoan. Bizitza duinen alde norabide aldaketa bat behar dugulako, alternatiba ekosozial justu bat behar dugulako.

 

Maiatzak 11 Kalera!

Iruñean 12:00etan Gaztelu Plazatik eta Bilbon 17:00etan Jesusen Bihotzatik.

  • Twitter
  • Facebook