Manifestazioa (Bilbo) Bizkaia ez dago salgai!

When:
2024-06-22 @ 18:30 – 19:30
2024-06-22T18:30:00+02:00
2024-06-22T19:30:00+02:00

Abanto-Zierbenako Las Karreraseko saihesbidearen (Azpiegitura eta Lurralde Antolamendu Sailak onartu zuena, zeinaren bidez datozen urteetan Las Karrerasen errepide berri bat eraiki nahi den, 2 km luze eta 14 metroko altuerakoa izango duena zati batzuetan) egungo proiektua aldatzeko helburuarekin sortutako auzo-plataforma bat gara, partaidetza-prozesu bat egin nahi duena, udalerriko bizilagunen eta elkarteen iritziak entzuteko, betiere auzoa gaur egun jasaten dituen zarata- eta trafiko-arazoei konponbide adostu bat emateko.

Egungo proiektuarekiko dugun aurkakotasunaren arrazoia ondokoa da, proiektuak ez dituela kontuan hartzen ingurumenaren eta gure iragan historikoaren gaineko ondorio larri eta  atzeraezinak.

Azken urteotan, Bizkaiko udalerri asko gure ondare natural eta historikoan eragin larria duten enpresa kutsatzaileen eta proiektu politikoen mende daude, eta gure herritarren etorkizuna besteen interes ekonomikoek baldintzatzen dute. Erabaki politiko horiek jasaten ari diren auzo-plataformak eta elkarte ekologistak bildu nahi ditugu, eta guztiok bat egin BIZKAIA EZ DAGO SALGAI lelopean.

Horregatik, ekainaren 22rako deitu nahi zaituztegu, 18:30ean, Jesusen Bihotzaren biribilgunean, Bilbon, ondoren Aldundiak Kale Nagusian duen eraikinean kontzentratzeko.

Kalea beteko dugu.
Entzungo gaituzte.
Bizkaia hobe baten alde borrokatuko gara.

  • Twitter
  • Facebook