Liburu aurkezpena (Iruñea): ‘Nuevas Institucionalidades’

When:
2022-09-03 @ 12:00 – 14:00
2022-09-03T12:00:00+02:00
2022-09-03T14:00:00+02:00
Where:
Espacio autogestionado Matalaz
(C/ Jarauta 73-75
Iruñea/Pamplona).

Larunbatean, irailak 3, 12:00etan, Iruñeko Matalaz gune autogestionatuan (Jarauta kalea 73-75) Pedro A. Moreno Ramiroren “Nuevos Institucionalidades” liburua aurkeztuko da.

Egilearen esanetan, erakunde berriez hitz egiteak, berekin dakar gizakiak ingurunearekin, politikarekin edo bizitza komunitarioarekin duen harremana ulertzeko modu berriak eraikitzeko beharraz hitz egitea. Kontuan izan behar da ekologismo sozialik eta desazkunderik gabe amildegia dugula zain, baina ideia politiko horiek beste kontzeptu askatzaile batzuekin ere uztartu behar dira, hala nola konfederalismo demokratikoarekin eta demokrazia komunalarekin.

Nafarroa Ekosoziala-Iniciativa Decrecentista talde nafarrak antolatutako aurkezpenaren ondoren, pintxo-potea egingo da, egilearekin eztabaida lasaia sortzeko.

  • Twitter
  • Facebook