Add to Calendar
When:
2016-02-27 @ 9:00 – 15:00
2016-02-27T09:00:00+01:00
2016-02-27T15:00:00+01:00
Contact:
Ekologistak Martxan Lizarra
629558180
JARDUNALDI IREKIAK. LANDA GARAPENA, ELIKADURA BURUJABETZARANTZ Otsailaren 27a, larunbata, Lizarran. Antolatzailea: Ekologistak Martxan-Ecologistas en Acción eta Lizarrako Udala Laguntzaileak: EHNE, Arrea, Uztaldi Tokia: Montejurrako Uren Mankomunitatearen eta Tederren egoitza, Bell-viste kalea 2. Lizarra Toki-mailatik hausnarketa kolektiboa egitea da jardunaldi hauen helburua: nola aurre egin baserri-munduaren krisiari eta nola egin aurrerapausoak landagune bizi, iraunkor eta parte-hartzaileak artatzeko, ondasun komunen eta elikadura-burujabetzaren defentsan. + Ikusi kartela hemen HONAKO HAUEI ZUZENDUA: -Nagusiki elikadura-burujabetzaren arloan prozesu parte-hartzaileak sustatu nahi dituzten udalerriei. -Herrien eta lurraldearen defentsan interesa duen edozein lagun edo elkarteri. -Landa Garapeneko teknikariei, administrazioei eta arduradun politikoei. EGITARAUA: 09:00etan: Jardunaldien aurkezpena. Koldo Leoz, Lizarrako alkatea. Ester Montero, Ekologistak Martxan-Ecologistas en Acción. 09:20ean: Mahaingurua: ?¿Cómo avanzar hacia la soberanía alimentaria aquí y ahora??. Hizlariak: EHNE, Arrea Elkarte Agroekologikoa, EHKOlektiboa, INTIAren gerentea eta Landa Garapeneko Kontseilaria. 10:45ean: Hitzaldi-eztabaida: "Las agriculturas en la sociedad posindustrial, algunas ideas para reflexionar en Navarra". Jaime Izquierdo, landa-garapenaren arloko aditua eta idazlea. 12:00-12:30ean: Atsedena. Zizka-mizka, Uztaldiren eskutik. 12:30ean: Hitzaldi-eztabaida: "Políticas públicas agroecológicas: hacia sistemas alimentarios justos, territorializados y sostenibles". Daniel López, ikerlaria eta Ecologistas en Accióneko kidea. 13:15ean: Hitzaldi-eztabaida: "Cómo promover la soberanía alimentaria desde las administraciones locales. El caso de Orduña". Marijo Imaz, Ekoizpen Urduñaren arduraduna (Urduñaren eta bere eskualdearen garapen agroekologikoaren aldeko zerbitzua). 14:00etan: Ondorioak eta itxiera-ekitaldia.