Ibilbide Ekologikoa Pagasarri eta Bolintxutik

When:
2018-12-23 @ 9:30 – 14:30
2018-12-23T09:30:00+01:00
2018-12-23T14:30:00+01:00
Where:
Zabalburu Plazatik irteera / Salida desde Plaza Zabalburu
Contact:
Ekologistak Martxan
944 79 01 19

Hilaren 23an, goizez, txango ekologikoa gidatua gauzatuko dugu Pagasarri mendiaren inguruan. Bilboko balore handienetarikoa duen txoko hau ezagutuko dugu, Zabalburu plazatik hasi eta La Peña auzorarte egingo dugun ibilbidean. Geldialdi ezberdinak egingo ditugu inguru honetako natura eta hainbat arazo ekologikoak ezagutarazteko. Besteak beste, Bolintxuko ibarra zeharkatuko da, -Artxondoko harrobia bisitatuz- eta 2019an bertatik egin nahi duten Super Sur autopistaren luzapenari buruz informazioa emango da.

Ibilbidea: 9:30 Bilbo (Zabalburu plaza) – Bolintxu – 14:30 La Peña auzoa.

Mendiko botak, arropa egokia (txubaskeroa ez ahaztu), edaria eta jateko zerbait ekartzea gomendatzen da.

Izena-emateko deitu 656795105 (Juan) / 675703080 (Oskar) telefonoetara,

Animatu!

  • Twitter
  • Facebook