Ibilbide Ekologikoa: “Bolintxuren (Pagasarri) egoera ezagutu”
Eguna: Urtarrilaren 28a, larunbata, 9:00etan
Topalekua: Zabalburu Enparantza, galeria ondoan
Itzulia: 14:30ak aldera
Ibilbidearen luzera: 11 km.
Info eta derrigorrezko izen-ematea: urtarrilaren 27a arte, ostirala, 12:00etan, Ekoetxean, Pelota K./ 5 – Bilbo, 944790119, bizkaia@ekologistakmartxan.org – Plaza mugatuak.
Eramateko gomendagarria: janaria eta edaria, mendiko botak eta arropa egokia.
Bolintxu haraneraino hurbilduko gara, ta bertan zehar ibiliko gara bere fauna eta landaredia aztertzeko. Zonalde honek izugarrizko bioaniztasuna du eta bertan ekosistema ugari aurki daitezke: hariztia, haltzadia, ibaia, putzuak…. Bilboko balore natural handienak dauzkana da.
Artxondoko izeneko harrobira ere hurbilduko gara, bere balore naturalak ikusteko eta egungo egoera ezagutzeko; bertan “Financiera y Minera S.A.” enpresa egiten ari den betetze proiektuak sortutako arazoak erakutsiko dira.
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Hegoetxea eta Bizizaleak Kultur Elkartea.