Calle Pelota 10
Bilbao
Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Eguzki erradiazioa gero eta handiagoa da, azken bi hamarkadetan gehienbat, eta kostaldeko uretan elikagaien kopurua gutxiagotzen ari da. Ondorioz, gure itsasoko espezie gakoak gutxiagotzen ari dira. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa.
Zer adierazten dute itsasoko landaretzan gertatzen ari diren aldaketek klima aldaketari buruz? Zein ondorio biologiko, ekologiko eta sozio-ekonomiko izan ditzakete aldaketa horiek? José María Gorostiaga UPV/EHUren Botanika irakasleak galdera horiei erantzungo die ‘Las algas del Cantábrico: centinelas del cambio climático’ izeneko hitzaldia eta mahai-inguruan. Hitzaldia irailaren 23an, astelehena, izango da, arratsaldeko 7etan, La Bolsa Udaltegian, gaztelaniaz.
Antolatzaileak: Ecologistas en Acción, Ekologistak Martxan Bizkaia.
Laguntzailea: Bilboko Udala