Giza katea (Donostia): Ez Bergaran Erraustegia ez Donostian!

Datorren irailaren 11n, goizeko 11:00etan, estropadak direla eta, Kontxako hondartzan egingo den giza katean parte hartzeko dei egin nahi du Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformak errausketaren aurka eta hondakinen kudeaketa berri baten dauden oiartzuar guztiei. Osasunaren alde, Errausketarik ez, moratoria orain, atez atekoa Gipuzkoa osora lelopean.

Urte asko darama mugimenduak mobilizazio hau antolatzen , baina hondakinen arazoa gero eta larriago eta zabalogoa denez, aurten Bergarako Larramendiko Arnasak ere egin nahi du deialdia.

Animatu zaitez eta parte hartu!!

  • Twitter
  • Facebook