Ecomarcha 2024 – Zaragozatik Santanderrera

When:
2024-07-13 – 2024-07-28 all-day
2024-07-13T00:00:00+02:00
2024-07-29T00:00:00+02:00

Biodibertsitaterik gabe ez dago bizitzarik!

Uztailaren 13tik 28ra Zaragozatik Santanderrera joango gara pedalei eragitera, Biodibertsitaterik Gabe Ez Dago Bizitzarik lelopean. Aurtengo edizioan, Naturaren Kontserbazio Arloko gure lankideen kanpaina historikoaren leloa hartuko dugu maileguan, ibilbidearen ardatz nagusia eta aldarrikapenak biodibertsitatearen defentsa izango baita. Iberiar penintsulako paisaia eta ekosistemen aniztasun eta aberastasun aparta ezagutuko dugu.

Ebroren arrotik eta Bardeako paisaia erdiesertikoetatik Kantauriko ibar eta baso hezeetara, itsasoan amaitzen delarik, arriskuan dagoen beste ekosistema bat. Ibilbidea Zaragozatik abiatuko da, Ebro ibaian gora, Tuteraraino. Nafarroan sartuko gara Errege Bardeako paisaiak, Pitillasko aintzira eta erdialdeko Nafarroa aztertzeko. Ega ibaiaren arroari jarraituz, Gasteizera iritsiko gara, eta Kantauriko mendilerroen magaletik joango gara Balmasedaraino. Handik, Bizkaiko Enkarterriak zeharkatuko ditugu, eta Kantabrian sartuko gara. Bertako ibar eta kostaldeko gune batzuk zeharkatuko ditugu, eta Santanderren itsasoarekin amaituko dugu.

Ecomarcha 2024ko osorako plazak agortuta badaude ere, beti anima zaitezke ibilbide osoan zehar programatuta ditugun etapa edo jardueretako batean parte hartzera.

Zatoz gurekin pedalei eragitera!

Kontsultatu etapa guztien fitxak

  • Twitter
  • Facebook