Ecomarcha 2016an izena emateko epea irekita
Beste uda batez (eta, aurtengoarekin, badira sei), Ecomarcharen beste edizio batera gonbidatzen zaitu Ekologistak Martxanek, uztaileko beroa aprobetxatuta. Iazko udan Mediterraneoko eta Atlantikoko kostaldetik, Malaga eta Huelva artean, pedalei eragiten egon eta gero, bese itsasertz bateko ibilbideari ekingo diogu aurtengoan, Kantauri Itsasoan barrena, beroa aitzakia izan ez dadin.
Bilbon hasiko dugu ibilbidea, uztailaren 16an, Lemoizko zentral nuklearra gelditu arte egin ziren manifestazio guztien arten lehenaren 40. urteurrena ospatzeko. Handik abiatu eta Euskal Herriko, Kantabriako eta Asturietako kostaldeak zeharkatuko ditugu, bi aste beranduago Xixonera iritsi arte.
Informazio gehiago + izena eman
Uztailak 16tik 30era izango da
Ibilbidea: Bilbo – Xixon
Bilbao, Lemoiz, Muskiz, Liendo, Laredo, Santoña, Somo, Santander, Suances, San Vicente de La Barquera, Llanes, Ribadesella, Villaviciosa, Aviles, Gijón.
Euskal Herriko etapak:
Uztailak 15: Bilbon harrera
Uztailak 16: Bilbo – Lemoiz – BIlbo
Uztailak 17: Bilbo – Muskiz