Dokumenalaren aurkezpena (Arrieta): MONOPOLIA, negozioa egiteko uraren monopolioa agerian uzten duen lehen kazetaritza-dokumentala

When:
2022-04-08 @ 19:00 – 21:00
2022-04-08T19:00:00+02:00
2022-04-08T21:00:00+02:00
Where:
Uriena Kultur Aretoa, Arrieta (Bizkaia)

MONOPOLIA, negozioa egiteko uraren monopolioa agerian uzten duen lehen kazetaritza-dokumentala, ostiral honetan proiektatuko da Arrietako Uriena Kultur Aretoan, 19.00etatik aurrera.

Kazetaritza-ikerketako dokumentalak sare antolatu bat azaltzen du, erakunde publikoak, enpresak eta multinazionalak inplikatzen dituena Bizkaiko ura kontrolatzeko. Ricardo Gamaza kazetariak zuzendu du dokumental berri hau, ‘Trileros del Agua ‘ dokumentalaren arrakastaren ondoren, non ur publikoa pribatizatzeko mekanismoa azaldu zuen.

Oraingo honetan, kazetaritza-ikerketa Bizkaian egin da, non Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa uraren monopolio handia sortzen ari den, udalerri txikiak eta dagoen beste eskualdeko partzuergoa, Busturialdekoa, xurgatuz, herriaren eta udalen borondatea alde batera utziz. Titulartasun publikoko erakundea izan arren, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak enpresa pribatu gisa jokatzen du, eta uraren negozio berri honetan FCC-Aqualia, Grupo Suez, Acciona edo Iberdrola multinazionalak ditu bazkide, besteak beste. Horietako batzuekin ura Uruguain eta Argentinan pribatizatzen ere saiatu zen.

Sarrera doan, leku-kopurua bete arte.

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook